Tronperrieta taldeak finalerako txartela irabazi dau

Bizkaie! 2019-05-06 09:33   Bertsolaritzea

Hirugarren eta azken finalaurrekoa Errigoitin izango da datorren barikuan, maiatzaren 10ean.

Mungiako Taket eta Durango/Iurretako Tronperrieta taldeen arteko saioko irabazlea Durangaldeko taldea izan da, eta finalerako txartela irabazi dau.

Bariku iluntzean Mungiako Errota gaztetxean jokatu zan aurtengo Bizkaiko Taldekakoaren bigarren finalaurrekoa Taket eta Tronperrieta taldeen artean.

Saioa giro ederrean egin zan, eta Durangaldeko taldeak batu zituan puntu gehien eta beraz, maiatzaren 25eko finalerako txartela lortu eban.

Azken buruan, hirugarren eta azken finalaurrekoa Errigoitin izango da datorren barikuan, maiatzaren 10ean.

Bizkaiko Taldekakoa

Taldekakoaren bitartez oinarrian eragin gura da, hau da, bertso eskolak eta eskualdeak indartu gura dira. Taldekakoa giro informalean eta jai-giroan gauzatzea da helburua, batez be, bertsolari hasibarriei plazarako bidea erraztea, eta arrazoi desbardinakaitik ohiko Txapelketan parte hartzeko motibazinorik ez dabenei beste aukera bat eskaintzea. Horrezaz gan, antolatzaile, epaile eta gai-jartzaile barrien sorrerea be bultzatuko da eta, zelan ez, eskualdeen arteko hartu-emonak sendotzea da asmoa.

Artengoa bigarren edizinoa da, eta guztira 21 talde dagoz parte hartzen, hau da, 200 parte-hartzaile inguru. Egitureari jagokonez, kanporaketa bakotxean 3 talde dagoz parte hartzen eta kanporaketa bakotxeko talde irabazlea sailkatuko da hurrengo fasera. Txapelektak fase bi eta finala izango ditu. Lehenengo fasean 7 kanporaketa jokatuko dira, eta bigarren fasean hiru. Finala maiatzaren 25ean izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu