Bilboko udalekuetarako izenea emoteko epea apirilaren 29an hasiko da

Bizkaie! 2019-04-26 12:28   Pil-pilean

Udalekuak bagilaren 24an hasi eta abuztuaren 9an amaituko dira.

Bilboko Udalak Udan primeran kirola eginez eta Campus berezia programak jarriko ditu abian. Izena emoteko epea datorren apirilaren 29an hasiko da, astelehenean, Bilbao Kirolak-en abonatuak diranentzat, eta maiatzaren 2an, abonatuak ez diranentzat. Udal kiroldegietako salmenta-makinetan edo hemen emon behar da izena.

Udaleku honeek Bilbao Kirolak erakundeak antolatzen ditu, 6 eta 18 urte bitarteko gazteentzat (2001-2013). Guztira, 2.400 plaza dira, eta horreetatik 30 dibersidade funtzionala daben adingabeentzat dira; kasu horretan, GaituzSport Kirol Egokituko Euskal Federazinoaren bitartez emon behar da izena (Telefonoa: 622 022 063).

Sartzeko eta urtetako ordutegiak malguak izango dira, goizean 08:30etik eta 09:00etara, eta 14:00etatik eta 14:30era. Gaztelania eta euskerea erabiliko dira, baina euskerea izango da komuniketako hizkuntzea.


Udan primerak kirola eginez

Bagilaren 24an hasi eta abuztuaren 9an amaituko dira dira. Interesa dabenek nahi beste astetan emon leikie izena. Udaleku horreetan, 6 eta 13 urte bitarteko 2.145 umek (2006 eta 2013 urteen bitartean jaiotakoak) kirol honeek egingo ditue: uretako jokoak, herri jokoak, joko alternatiboak, ugerlekua, talde-kiroletako hastapenak (saskibaloia, eskubaloia, futbola, boleibola, hockeya…), herri-kirolak, tenisa eta padela, besteak beste.

Artxanda, Deustu, San Inazio, Txurdinaga eta Errekaldeko udal-kiroldegietan egingo dira. Ondokoak dira programako asteko prezioak:

- Abonatutakoentzat: astean 5 egun, 51,50 euro: astean 4 egun, 41,20 euro.
- Abonatu bakoentzat: astean 5 egun, 62 euro: astean 4 egun, 49,60 euro.

Programa horretan beste 30 plaza gordeko dira dibersidade funtzionaleko adingabeentzat. Edozelan be, jarduera guztiak San Inazioko kiroldegian izango dira, bagilaren 24tik garagarrilaren 22ra arteko asteetan.


Campus berezia

225 plaza dira, 6 eta 18 urte bitarteko ume eta gazteentzat. Artxanda, San Inazio eta Txurdinaga kiroldegietan izango dira, bagilaren 24tik garagarrilaren 1era arte. Kasu horretan be, interesa dabenek nahi beste astetan emon leikie izena. Campus horreetan, parte-hartzaileek kirol modalidade honeek egingo ditue: jantza modernoa, erraketako kirolak, gimnasia erritmikoa, gimnasia artistikoa eta tranpolina.

Kostua 77 eurokoa da abonatuentzat eta 182 eurokoa abonatuak ez diranentzat.


Artxandako kiroldegia

Udan primerak kirola eginez eta Campus berezia udalekuetan, Udalak autobus-zerbitzua jarriko dau uriko zenbait lekutatik Artxandako kiroldegira joateko: Bilboko Udala, Felix Serrano LHI, Zurbaran LHI, Askatasuna-Juan de Garay Etorbidea, Cervantes LHI, Basurto LHI, Montevideo – Santa Ana etorbidea, Errekalde plaza, Zabalburu, Zorrotzako kiroldegia; eta Zumalakarregi 56 etorbidea.

Joateko eta itzultzeko geltoki bera hautatuko da. Zerbitzua nahi dauenarentzat da, eta 20 euro ordaindu beharko dira.

Informazio gehiago, Bilbao Kirolak erakundearen kiroldegietan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu