'Terra Willy' euskeraz zinema-aretoetan

Bizkaie! 2019-04-26 09:11   Zinemea

Gaur, hilak 26, izango da estreinaldia.

Zineuskadi erakundeak bultzatzen dauen Zinema Euskaraz programearen barruan, ume eta familiei zuzendutako beste film bat estreinauko dabe aretoetan euskerara bikoxtuta. Kasu honetan, jatorriz frantsesez egindako marrazki bizidunetako pelikula bat aukeratu dabe, Terra Willy: Planeta ezezaguna.

Éric Tostik zuzendu dau 130 minutuko film hau, David Alaux eta Jean-François Tostigaz batera idatzi dauen gidoian oinarrituta. Publiko guztiarentzako aproposa dan abenturazko istorioa da, aurten bertan estreinautakoa, frantsesez. Gaurtik aurrera, euskeraz be ikusi ahal izango da, pantaila handian.

Willy mutikoaren abenturak kontetan ditu filmak. Gurasoakaz batera espazioan bidaian dabilela, ontziak istripua izango dau, eta larrialdietako jaurtigailuak urrunera botako dau Willy. Gurasoakandik aparte, planeta ezezagun baten agertuko da. Han, Buck biziraupen robota eta Flash alienigenea lagun hartuta, planetako sekretuak ezagutuko ditu, gurasoen bila dabilen artean.

Ikusi trailerra hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu