Irakurleak protagonista Liburuaren Egunean

Bizkaie! 2019-04-23 08:40   Kulturea

Bilboko Berastegi kalean idazle ezagun ugari egongo dira sinatzen.

Liburuaren Eguna Bilbon | Ikusi handiago | Argazki originala

Apirilaren 23a Liburuaren Eguna dan ezkero, ospakizunak, azokak eta bestelako ekitaldiak egongo dira gaur hainbat lekutan. Esate baterako, Bilbon erakusmahaiak ipiniko ditue Berastegi kalean, goizeko 09:00etatik iluntzeko 21:00ak arte.

Eguneko ekitaldi nagusia 12:00etan izango da, Berastegin ipinitako karpan. Han batuko dira erakundeetako ordezkariak, liburuaren sektoreko arduradunak eta idazleak. Irakurzaleek aukerea izango dabe gogokoen dituen idazleen sinadurak lortzeko: Toti Martinez de Lezea, Jon Arretxe, Ibon Martin, Alfonso del Rio, Félix Modroño, José Javier Abasolo, Inma Roiz, Carlos Egia... pasauko dira Berastegiko erakusmahaietatik gaur.

Beste alde batetik, Bizkaiko Alkarte Artistikoak On Kixote liburuaren irakurraldi eleanitza antolatu dau, Bilboko Abando hotelean, 11:30etan hasita. Osorik edo zati bat, 144 hizkuntzatara itzuli da Miguel Cervantesen liburua, eta horreetako edozein hizkuntza aukeratu eta irakurraldian parte hartzera dei egin deutsie antolatzaileek irakurzale guztiei. Juan Mari Aburto alkateak be zatitxu bat irakurriko dau.

Donostiako azokea be aitagarria da. Uriko 16 liburudendak Gipuzkoa plazan ipiniko ditue erakusmahaiak egun guztian. Liburuak % 10eko deskontuagaz salduko ditue. Horrezaz gan, ekitaldi literarioak egongo dira publiko gazte zein helduarentzat. 12:00etan Maite Arresek Yogipuinak ikuskizuna aurkeztuko dau umeentzat, eta helduen pogramazinoan EIZIEren ekitaldia aitatu leiteke, Emily Brontëren Gailur ekaitztsuak irakurriko dabe eta. Irene Aldasoro liburuaren euskeratzailea izango da bertan.

Hortaz, liburu azoketako arduradunek dei egin deutsie irakurleei Liburuaren Eguneko ekitaldietara hurreratu eta literatureagaz disfrutetako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu