Getxoarte 2019n proposamenak egiteko epea zabaldu dabe

Bizkaie! 2019-04-10 10:38   Kulturea

Praktika eszeniko garaikideetan sorkuntzea indartzea da helburua.

Ibilbide profesionalaren hasieran dagozan artistei begirako ekimena da Getxoarte. Udalak zabaldu dau izena emoteko epea, bagilaren 5era arte, artistek proposamenak aurkeztu deiezen. Ondoren, epaimahaiak onenak aukeratuko ditu, abenduan Romo Kultur Etxean egingo diran saioetan jentaurrean erakusteko.

Metodologia esperimentalak eta forma mistoak lantzen dituen proiektu garaikide eszeniko-performatiboen bila dabiz Getxoarten. Jantzea, musika esperimentala, performancea, antzerkia, poesia, folkloreari buruzko ikerketa praktikoa eta abar sartzen dira definizino horretan. Bakarka zein taldeka aurkeztu leitekez. Lan plastikoak ez ditue onartuko, horreek erakusketa-programako deialdian hartuko dituelako kontuan.

Epaimahaian Barakaldo Antzokiko zuzendari Ana López Asensio eta Pablo Viar eszenako zuzendaria egongo dira. Proposamen guztiak aztertu, eta bost irabazle aukeratuko ditue. Romo Kultur Etxeko abenduko erakusketan parte hartzeaz gan, irabazleek 1.000 bana euro eskuratuko ditue.

Oinarriak eta izena emoteko orria, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu