Euskal podcaster-ek euren sekretuak erakutsi ditue

Bizkaie! 2019-04-10 08:01   Pil-pilean

Euskal podcast zaleek hitzordua dabe Urnietan, apirilaren 13an.



Internet bitartez grabau eta emitidutako saioen Euskal topagunerik handiena da Euskalpod, bigarren urtez Gipuzkoako herrialde honetan ospatuko dana.

Podcasting jardunaldion bigarren edizinoak zazpi saio batuko ditu, euren ohiko saioa zuzenean grabauko dituenak. Zinemea, serieak, teknologia, ‘friki’ mundua, komikiak eta umorea jorratuko dira saioetan, beste batzuen artean. Ekitaldia Lekaio Kultur etxean ospatuko da, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte.

Saioen eta entzuleen arteko loturea estutzea, sortzaileen arteko hartu-emonak indartzea eta gure Erkidegoan podcasting-a eta bere konsumoa sustatzea dira jardunaldi honeen helburuak: Apurka-apurka podcastingaren kulturea finkatzen doa Euskadin, entzuleen kopurua gora egin eta proiektu barriak sortzen laguntzen dauena dino Iñigo Sendinok, ekitaldearen sustatzaileak; jardunaldi honeek saio barriak topau eta horreetara ‘engantxetako aukerea dira.

Podcastak zuzenean grabetea sortzaileen sekretuak agirian jarteko aukerea izango da, normalean etxeetan edo espazio pribatuetan grabetan diralako; egunero entzuten dituen ahotsei arpegia jartea harrigarria izango da entzuleentzat, baita grabetako eta Internet bidez emitiduteko erak be, adierazo dau Sendinok.

Jardunaldiaren programea Euskadiko hiru herrialdeetatik etorritako saioak izango ditu. Egunean zehar bertaratukoek Alopécicos Frikis, El Oso y la Doncella, Gramofonoa, Las charlas del cue, ¡A la Velocidad Absurda!, El Txoko de los Bárdulos eta Órbita Friki + El Club del Cómic entzuteko aukerea izango dabe.

Ekitaldiari buruzko informazino guztia www.euskalpod.eus webgunean eskuragarri dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu