Xerezade, 27 zapata, Kontra-kantxa eta Laborategia, Blogetan! lehiaketan irabazle

Bizkaie! 2019-04-05 08:15   Kulturea

Epaimahaia: Azkue FundazinoaArgiaZuzeuko Urko Uranga, Joxe Rojas eta June Fernandez.

Blogetan! lehiaketako epaimahaiak erabagi ditu aurtengo irabazleak: Kultura kategorian, Xerezade bloga; Gizartea eta Politikan, 27 zapata; Aisian, Kontra-kantxa; eta, azkenik, Zientzia eta Teknologian, Laborategia.

Jasone Larrinaga eta Ana Moralesek zuzendutako Xerezade blogari jagokonez, ondoko ezaugarriak nabarmendu ditu epaimahaiak: Blogetik kanpo oso aktiboak dira: sare sozialak, festa fisikoak... Lan handia egiten dabe edukiak aukeratu eta egokitzerakoan, izan be, audioak eskaintzen ditu. Horrezaz gan, ibilbide luzeko proposamena da.

Imanol Epelde irakasle eta bideo-blogariak gidatutako 27 zapata gunearen harira, epaimahaiak blogaren estilo bizia azpimarratu dau, Youtubeko hizkuntza menperatzen dau, eta abilezia horren ondorioz, gai eta gogoeta mamitsuak lantzen ditu formatu arinean: Oso aktiboa eta originala da, umoretsua....

Iruñe Astitz da Kontra-kantxa blogaren arduraduna, eta emakumeen kirola sustatzea dau helburu. Epaimahaiaren aburuz, aldarrikapena tonu umoretsu eta alaian egiteko trebezia erakutsi dau, medioko hizkuntzearen erabilera egokia egiten dau, eta sare sozialetan oso aktiboa da. Blogaren edukia erakargarria da.

Azkenik, Dabid Martinezen bloga da Laborategia, eta software askearen kulturea zabaltzea dau helburu, hausnarketa kritikoaren bidez. Gai teknikoak era humanoan azaltzen ditu, eta euskerazko komunidadeagazko konpromisoa erakutsi dau. Iraupen luzeko egitasmoa da. Diseinua, ganera, oso dotorea da. Sare sozialetan be ibilten da.

Argiak emoten dauen euskal blogari barrienarentzako sariari jagokonez, aurten Argia egitasmoagaz kolaboretako aukerea emon barik geratu da, baina Argia aldizkariaren urtebeteko harpidetza bigaz saritu ditu ondoko blogak: Kablegintza eta Kablelariak eta Begane.

Epaimahaia ondokoek osotu dabe: Azkue Fundazinoa, Argia, Zuzeuko Urko Uranga, Joxe Rojas (Tokikom) eta June Fernandez (Pikara Magazine).

Sariak ondokoak izan dira: Bernat Vidal artistak Azkue Fundazinoarentzat diseinautako garaikurra, 200 euroko diru-txeke bana lau kategorietako irabazleentzat eta sari berezi bat euskal blogari barrienarentzat, Argia komunikazino-proiektuan parte hartzeko aukerea, azken hori hutsik geratu da.


Blogak testutik harago

Sari banaketeagaz batera, Blogak testutik harago izeneko jardunaldia egin eben. Bertan, Joar Oteiza komunikazinoan adituak nabarmendu ebanblogek eta sare sozialek alkarri eragiten deutsela, sare sozialek trafikoa erakarten dabelako.

Tania Arriaga EHUko irakasleak esan eban podcast-ak paradigma aldaketea dakarrela: produkzino mueta ezbardin bat ahalbidetzen dau unibersidadeko edukiak antolatzeko, telebista kateetako edukiak antolatzeko eta abar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu