Blogak ardatz, jardunaldia antolatu dau Azkue Fundazinoak

Bizkaie! 2019-04-03 13:09   Euskerea berbagai

Bihar, apirilak 4, izango da, Euskerearen Etxean.

Blogak testutik harago izenburupean, jardunaldia egingo dau Azkue Fundazinoak Bilboko San Inazio auzoan, Euskerearen Etxean, bihar, eguena, 15:30etik 18:30era. Interneten, batez be blogen munduan, dagozan aukerak, barritasunak eta ardurak jorratuko ditue hainbat adituren eskutik. Sartzea doban izango da, baina aurretiaz izena emon behar da, hemen.

Ioar Oteiza komunikazinoan adituak gidatuko dau jardunaldia. Lehenengo zatian, Dena ez da testua izenburupean, interneteko ikusizko eta entzunezko formatuak azalduko ditue, blogetan dana testua ez dalako zertan izan. EHUko Tania Arriagak podcast-en inguruan egingo dau berba, eta TaZebaEz kolektibokoek Visual Thinking dalakoa jorratuko dabe.

Horren ondoren, Creative Commons lizentziaren ezaugarrien, erabilerearen eta aukeren ganean egingo dau berba Argia astekariko Gorka Bereziartuak. Azkenik, betikoa oinarri dala barrikuntzak zelan sortu azalduko dabe Katakrakeko Hedoi Etxartek eta Imanol Epelde irakasleak.

Jardunaldia amaitu eta gero, Blogetan lehiaketako sariak banatuko ditue. Azkue Fundazinoak eta Argiak antolatzen dabe lehiaketea, euskerazko blogak bultzatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu