Mikrofilm VIII, garagarrilaren 26an eta 27an, Plentzian

Bizkaie! 2019-04-03 11:28   Zinemea

Izena emoteko bideak: Movibeta Festival eta Festhome.

 

Plentziako VIII. Nazioarteko Film Laburren Lehiaketearen deialdia edegita dago; izena emoteko bideak: Movibeta Festival eta Festhome.


Sariak

- Epaimahaiaren saria: 2000€
- Euskal Herriko saria MikroPlentzia: 1000€
- Ikusleen saria: 800€

Igaz antolatzaileei egin geuntsen alkarrizketan esan euskuenez, programazinoa zehazteko momentuan nahikoa argi geunkan ganerako festibalakaz konparauta zeozer desbardina gura genduala, nazinoarteko izakerea emon geuntsan baina tartean euskal zinemagileak be gura genduzan, lehia horretan asko ikasten dalako. Formatuan, ekintza osogarriak be behar zirala ikusi genduan eta horregaitik etorri ziran erakusketak, berbaldiak zein kontzertuak. Talentua erakutsi ez daben figurak be erreskatau gura izan doguz, akomodadorea eta holakoak. Ganerakoan, efektu berezien zein kameren erakusketak egin izan doguz, zinemea zelan sortu zan erakutsi gura dogu, analogikotik digitalera.

Mikrofilm lehenengo edizioa martxan jarri ebenetik galdera bat ibili da bueltaka zer da zinema baltza? Eta ezin erantzun. Bizitzan hasia nintzan abenturea nik uste baino potoloagoa zan. Etiketa hori justifiketakoatzeko erea bilatzen hasta negoan eta terminoaren etimologiari buruzko teoriak topau nituan, baina zenbat eta jatorriari buruzko azterketa sakonagoa egin, orduan eta luzeagoa eta zoragarriagoa egiten neban istorioen zerrendea: Thrillerrak, westernak, zientzia-fikzinoa, bildurra... Mueta guztietako pelikulak ikusten nituan zinema baltza zer zan ulertzeko asmoz.

Nire ikerketen arabera zinema baltza igeskorra da, eta gauza ezezagunak maite dituenen gustoko. Laburbatzeko, erantzunik ez baina Mikrofilm VIII. edizinoa hemen da Plentzian.

Generoak eskatzen dauen leku ezinhobea eta alde zaharreko eleizea lagun, Mikrofilmek ekintza guztiak kanpoan eta doban programau ditu berbaldiak kenduta.

Hona hemen alkoholiko, galtzaile, femmes fatales, detektibe, replikante harrapakari, zoro, kazetari, polizia, biktima, ganster, gizon lelo, emakume bizkor, ametsgabeko ameslari, identitae eta memoria galtze, auzo arriskutsu, odol billete, zentzunik bako abokatu, itzal, itzal asko, uri basati, hiltzaileei buruzko pelikula bildumea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu