'Basotik Itsasora'-ren estreinaldia Loraldian eta Gurs-en

Bizkaie! 2019-04-01 13:30   Zinemea

Artea, kultura eta errefuxiatuen gaia ardatz dituan ikus-entzunezkoa.

Dantzaz eta Txikota Komunikazioak etxeagaz alkarlanean, Basotik Itsasora dokumentalak astegoienean izango dau estreinaldi handia: zapatuan Bilboko Loraldia jaialdian eta, domekan, Gursen, La Retirada-ren 80. urteurrenean.

Estreinaldiaren atarian, ostera, aurrestreinaldia egingo dabe eguaztenean, apirilaren 3an, Zarauzko Modelo Aretoan. Jentaurrean eta pantaila handian lehen benetako probea. Produkzinoak erreferentzia historiko eta geografiko nagusi bi ditu: Gurseko kontzentrazino eremua eta Meditarraneoa.

Dokumentalaren emisinoa arratsaldean izango bada be, goizean aurkezpena egingo dabe produktoreek eta, bertan, dokumentalaren zein Larart proiektuaren inguruko zehetasunak empngo ditue; hor izango dira Patxi Elola, Zarauzko Udaleko Kooperazino zinegotzia; Beñat Gereka, Basotik Itsasora dokumentaleko zuzendaria; eta Fernando Saenz de Ugarte, Larart proiektuko koordinatzailea eta Dantzazeko zuzendari nagusia.

Larart egitasmoak artea eta kulturea errefuxiatuen aterpe bilakatu nahi ditu, erresidentzia artistikoak barrubatuko dituan espazio bat. 

Emonaldiotako sarrera bidez batuko dan dirua Alboan GKEri emongo jako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu