Durangaldea be BBK Sariketako finalean izango da

Bizkaie! 2019-03-28 12:07   Bertsolaritzea

Uribe Kostak baino puntu gehiago eskuratu ditu Sopelako finalaurrekoan.

Argazkia: Bizkaiko Bertsozale Alkartea | Ikusi handiago | Argazki originala

Bertsolari Gazteen BBK Sariketearen 27. edizinoak baditu finalista biak. Atzo Hego Uribe sailkatu zan, eta, gaur goizean, Durangaldeak lortu dau txartela. Bigarren eta azken finalaurrekoa izan da Sopelako Ander Deuna ikastolako saioa, eta Durangaldeak Uribe Kostak baino puntu gehiago eskuratu ditu. Alde handirik ez da egon, 403 puntu irabazleek, 391 Uribe Kostak.

Finala apirilaren 3an, eguaztena, jokatuko da, Bilboko BBK Salan. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da Hego Uribe eta Durangaldeko seikoteen arteko lehia. Bizkaiko Bertsozale Alkarteak dei egin deutse zale guztiei finalera joateko, Bizkaiko bertsolari gazteen trebetasuna ikusten. Sartzea doban izango da.

Gaurko saioari jagokonez, giro onean joan da, Ander Deuna ikastolako neska-mutilek aretoa bete dabe eta. Oholtzan, Xabier Irakulis izan da aurkezlea. Epaileak Miriam Juaristi, Beñat Vidal eta Jose Garaizabal izan dira, eta idazkaria, Ione Narbaiza. Talde bakotxeko bertsolariak, ostera, honeek:

-Durangaldea: Irune Basagoiti, Ander Sarriugarte eta Bittor Altube 18 urtera artekoetan; eta Gorka Pagonabarraga, Aitor Bizkarra eta Peio Azkarate 24 urtera artekoetan.

-Uribe Kosta: Oihan Diaz, Mikel Arrate eta Peru Irastorza gazteetan; eta Aritz Landeta, Kerman Diaz eta Paule Loizaga nagusietan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu