21. Korrika zubigintzea dala irudikatu dabe Bizkaia zubian

Bizkaie! 2019-03-27 08:07   Euskerea berbagai

Apirilaren 10ean, 21. Korrika Bizkaia Zubian izango da.



125 urte bete barri dituanean, Bizkaia Zubian batu dira gaur Korrikaren arduradunak eta Getxo eta Portugaleteko alkateak. Historian ertz bietako bizkaitarrak lotu izan dituan zubiak Korrika be batuko dau datorren apirilaren 10ean, 21. Korrika bertatik igaroko baita, 22:30 inguruan.

Asier Amondo Korrikako arduradunaren berbetan, Bizkaia zubiak ezin hobeto islatzen dau Korrikaren izakerea: Zubiak batzeko dira, alkarlanean ibilteko, eta horixe irudikatu nahi izan dogu gaur hemen. Getxo eta Portugaleteko udalek Korrikari emon deutsen babesa eskertu nahi izan dau Amondok.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu