Errenta autorpena euskeraz egiteko deia egin dau UEMAk

Bizkaie! 2019-03-26 11:38   Euskerea berbagai

Udalen eta erakundeen laguntasuna dauka kanpaineak, eta bankuak be inplikau nahi ditue.

Errenta autorpena egiteko epea laster zabalduko dan ezkero, tramiteak euskeraz egiteko kanpainea martxan ipini dabe UEMAk, udalek eta erakunde publikoek. Mankomunidadeak gogoratu dauenez, hainbat bide dagoz errenta autorpena euskeraz egiteko: Hasieratik bertatik eskatzea da biderik errazena, Hego Euskal Herriko ogasunetan behinik behin.

Hegoaldeko lurralde bakotxak bere foru ogasuna dauka, bere telefono, webgune, agiri eta abarrakaz. Dana dala, UEMAren arabera, antzekoak dira tramiteak leku guztietan. Bizkaiaren kasuan, herritarrek finantza erakundeen bidez egiten dabe autorpena kasu askotan. Hori dala eta, UEMA berbetan dabil finantza erakundeakaz, euskaldunei euskerazko zerbitzua bermatzeko.

Errenta autorpena euskeraz egitera animau daitezan, herritarrei zuzendutako materiala plazaratu dau UEMAk. Nahi daben erakunde zein alkarteek eskatu leikie material hori, eurek erabilteko. Kartelak, euskarriak, irudiak eta azalpen-orriak dira gehienbat. Ikusi materiala hemen.

Kanpaineak helburu nagusi bi ditu: Batetik, administrazinoa euskalduntzeko lanean eragiten dau; bestetik, datuetan be ikusi behar da herritarrek euskeraz bizi nahi dabela. Helburuok beteteko, baina, herritarren parte-hartzea eta babesa ezinbestekoak dirala gomutau eragin dau UEMAk.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu