VII. Antzerki Arina Bilboko Pabilioi 6 Aretoan

Bizkaie! 2019-03-22 10:50   Kulturea

Parte hartuko daben 13 lan barri eta gonbidautako beste lau gehiago ikusi ahal izango dira martiaren 29tik apirilaren 28ra.

Martiaren 29an martxan jarriko dira, 5 asteburutan zehar, Pabilioi 6-ko Antzerki Arinaren Zazpigarren Jardunaldiak. Parte hartzen daben proposamen kopuru eta kalidadeagaitik eta publikoaren artean dauen harrera ezin hobeagaitik, ezagunak dira Bilbon jardunaldi honeek eta aurten Aste Santuagaz bat etorriko dira.

Edizino honetan, lehiaketan parte hartuko daben 13 lan barri eta gonbidautako beste lau gehiago ikusi ahal izango dira martiaren 29tik apirilaren 28ra.

Berrogeita hamar sortzaile, idazle, zuzendari eta antzezle baino gehiagok hartuko dabe parte jardunaldiotan, euren lan laburrak (15 minutukoak) ohikoak ez diran lekuetan eta publiko talde murriztuaren aurrean aurkeztuko ditue. Jardunaldi bakotxean, publikoak bere menua aukeratu ahal izango dau ikusi nahi dituan piezak aukeratuz, baina kontuan izanda ezingo dirala lau pieza baino gehiago aukeratu. Sarrerak zuzenean leihatilan erosiko dira funtzinoko egun berean, aurreratutako erreserbarik ez da egongo.

Jardunaldietan sari eta sorkuntzeari laguntzino garrantzitsuak emoten jakoz:

Alex Angulo Saria ikuskizun onenari 3.000 euroko saria eta Bilboko Udaleko Kultura Sailaren diru-laguntzinoa.

Kriselu Saria euskeraz egindako ikuskizun onena, beste 3.000 euroko sariagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren diru-laguntzinoagaz.

Café Bar Bilbao-Tartean Antzerki Arinaren Gidoi Sarien edozein edizinotan irabazlea izan dan lanari, laguntzino berezia emoten jako, kasu honetan Piztu gabeko zigarroak lana izan da.

Antzezpen onenari sari bi (Gizona eta emakumea) Pabilioi 6 Antzerki Laborategiaren eskutik. Eta Publikoaren Saria, ikusleek euren botoakaz aukeratzen dabena.

Behin jardunaldiak amaituta, eta behin epaimahaiaren eta publikoaren balioespenak jasota, jai-ekitaldia antolatuko da sari banaketarako, maiatzaren 4an, parte-hartzaile guztiakaz.


VII. Antzerki Arina jardunaldietan parte hartuko dabenak

•AMATXIK DIXIT•

Zuzendaria-Testua: Saioa Iribarren Muñoz
Antzezleak: Gaizka Chamizo, Ander Basaldua, Nerea Ariznabarreta

•ANULADOS•

Zuzendaria: Teresa Calo
Testua: Iñigo Dierez
Anztezleak: Andrea Covadonga, Iñigo Dierez

•ASESINATO EN PORTLAND STREET•

Zuzendaria-Testua: Unai Izquierdo
Antzezleak: Alaitz Cabriada, Diego Pérez, Unai Izquierdo

•CHANEL•

Zuzendaria-Testua: Loida A. Gómez
Antzezleak: Reyes Alonso, Nerea Elizalde

•CUÍDATE DE MI•

Testua: Ana García Peña
Zuzendaria-Antzezleak: Ana García Peña, Yune Nogueiras Crespo.

•ESENCIA DE DÍA FESTIVO DE UN MATRIMONIO JOVEN E INSTRUIDO•

Testua: Lucia Astigarraga
Zuzendaria-Antzezleak: Lucia Astigarraga, Victor Agra

•FÓSFOROS•

Zuzendaria-Testua-Antzezleak: Yeray Vazquez, Tania Fornieles

•LERDOPINA•

Zuzendaria-Testua: Igor Martín de Vidales
Antzezleak: Nerea Lizarralde Elorriaga, Markel Vázquez Méndez, Arnatz Alvarez Puertas

•PIZTU GABEKO ZIGARROAK•

Testua: Xabier López Askasibar
Zuzendaria: Mikel Martinez
Antzezleak: Irati Agirreazkuenaga, Aran Sanz

•QUE SIEMPRE ESTEMOS TODOS Y UN COCODRILO EN EL TECHO•

Zuzendaria-Testua: María Goiricelaia.
Antzezleak: Getari Etxegarai, Nagore González, Olatz Ganboa, Ane Pikaza

•SALA DE ESPERA•

Zuzendaria: Paco Sagarzazu
Testua: Ion R. Sagarzazu
Antzezleak: Ion Sagarzazu, Naiara Arnedo

•TERAPIA•

Zuzendaria: Leire Orbe
Testua: Unai García Amaro
Antzezleak: Aitor Borobia, Alfonso Diez, Gabriel Ocina

•ZOM-2•

Zuzendaria-Testua: Mikel Fernandino.
Antzezleak: Aitor Fernandino, Patricia Urrutia


Gonbidautako antzezlanak

•3,2,1 CAMBIO•

Zuzendaria-testua-Antzezleak: Araceli Angulo, Alfonso Medina, Haizea Murguía, Ainara Sagüés

•EN BARBADOS•

Zuzendaria-Testua: Joaquin Arias
Antzezleak: Eider Sainz de la Maza, Judit García

•INSIDER•

Zuzendaria-Testua-Antzezlea: Chema Trujillo

•LA CONQUIS DEL FIN DEL MUNDO•

Zuzendaria-Testua: Txarly Marqués.
Antzezleak: Adriana Pérez, Yeray Gómez y Rubén Mateos

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu