La Polla Recordsek BECeko bigarren kontzerturako sarrerak be, agortuta

Bizkaie! 2019-03-21 08:18   Musikea

Hilaren 18an izango da kontzertua, eta berehala amaitu dira sarrerak.

Taldea urriaren 19an Barakaldoko BECen ikusteko 17.000 sarrerak ordu bian agortu ziran. Hartara, bigarren kontzertu bat eskainiko dabe hilaren 18an; horretarako sarrerak gaur, martiaren 21ean, jarri ditue salgai, baina horreek be ziztu bizian agortu dira.

La Polla Records urriaren 19an BECen ikusteko salgai jarritako 17.000 sarrerak ordu bi baino gitxiagoan saldu zituen bart eta taldeak zabaldu dauenez, bezperan, urriaren 18an, be joko dau leku berean. Gaur ipini ditue sarrerak salgai, 11:00etan, eta aurreko egunean baino bizkorrago agortu dira.

Agur esan eta 16 urtera, Ni descanso ni paz! izenburupean, kontzertu batzuk antolatu ditue sorrerearen 40. urteurrena ospatzeko, Barakaldoko BEC Arenan (urriaren 18 eta 19an), Valentzian (irailaren 21ean, zezen plazan), Madrilen (urriaren 12an, Wizink Centerren) eta Bartzelonan (urriaren 26an, Palau Sant Jordin).

Maiatzaren 10ean, disko barria kaleratuko dau La Polla Recordsek: Ni descanso, ni paz!, Haritz Harreguyk produzidutako lana, taldearen lehen hiru diskoetako (Salve, Revolución eta No somos nada) birgrabautako kantuakaz osotua. Era berean, Evaristok sortutako kantu barri bat be batzen dau: Ni descanso, ni paz!.


Madril

Madrilen be bigarren kontzertua iragarri dau taldeak, urriaren 11n, hain zuzen be, WiZink Centerren. Sarrerak gaur jarriko ditue salgai eguerdiko 11:00etan, webgunean eta hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu