Blas de Otero Poesia Sarirako deia zabalik

Bizkaie! 2019-03-14 12:55   Kulturea

Euskerazko eta gaztelaniazko modalidadeak ditu lehiaketeak.

Bilboko Udalak XII. Blas de Otero Nazinoarteko Poesia Sariaren deialdia zabaldu dau, uriko idazle ezagunaren omenez. Parte hartu nahi dabenek maiatzaren 30era arteko epea daukie euren olerkiak bialtzeko. Deialdia bat dator Blas de Oteroren Egunagaz, 1916ko martiaren 15ean jaio zan eta, bihar 103 urte.

Euskerazko eta gaztelaniazko kategoriak egongo dira, baina parte-hartzaileak edozein herrialdetakoak izan leitekez, nazinoarteko sariketea dan ezkero. Lanak originalak, lehendik argitaratu bakoak eta beste hizkuntza batetik itzuli bakoak izan beharko dira. Gaia, errima eta neurria libreak dira, eta luzerea 700 eta 1.000 bertso-lerro artekoa izango da.

Epaimahaiak aukeratutako irabazle biek (modalidade bakotxeko bat) 5.500 bana euro eskuratuko ditue. Poemak Bilboko Udalaren Kultura Sailaren webgune honen bidez bialdu behar dira. Igaz Ángela Álvarez (gaztelaniaz) eta Paula Rodríguez Miñambres (euskeraz) izan ziran irabazleak.

Bilbaopoesia zikloaren barruan egingo dabe aurtengo Blas de Otero Eguna, bihar, martiak 15. Topaketa horretan alkartuko dira Pere Gimferrer Letren Sari Nazionala, Guillermo Carnero, Vicente Molina Foix eta Jenaro Talens, Blas de Oterogaz hartu-emona euki eban belaunaldiko kideak. Ekitaldia 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sartzea libre izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu