Far Westeko Bertsolariak, bigarren fasera

Bizkaie! 2019-03-11 08:05   Bertsolaritzea

Bizkaiko Taldekako Txapelketako kanporaketea irabazi eben Portugaleten.

Ezkerralde eta Enkarterri aldetik datorren Far Westeko Bertsolariak taldeak indartsu hasi dau 2019ko Bizkaiko Taldekako Txapelketea. Portugaleteko saioan, Deustuko Elorri eta Bilboko Potojorran izan zituan lehiakide, eta epaileek etxekoen alde egin eben. Bigarren fasean izango da, hortaz, Far Westeko Bertsolariak. Talde bakotxeko kide bat eta publikoa ibili ziren epaile lanetan.

Lehiaketa honetan ohikoa danez, hiru saiotan banatu zan bertsolarien jarduna Portugaleten. Lehenengoa, Hiruki tabernan; bigarrena, Txiki tabernearen kanpoaldean; azkenik, merkadura eroan eben saioko hirugarren atala.

Ohikoa danez, bertsoak bota baino gehiago egin eben bertsolariek Portugaleteko taberna eta kaleetan. Giro bikainean, bazterrak alaitu zituen euren ikuskizun, mozorro, adar-jote eta abarrakaz.

Taldekako Txapelketako saio bi jokatuko dira asteon, biak Busturialdean. Barikuan, Errigoitin, Estropozu, Zahar-alive eta Poto taldeak ibiliko dira bertsotan. Domekan, Gernika-Lumon, honeek izango dira lehiakideak: Itsosupetekuek, Koipelustre's eta Punta batekoak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu