Alex Txikon K2 mendira bueltan

Bizkaie! 2019-03-07 08:23   Euskaldunak munduan

Negua be 15 egun barru amaituko da eta, beraz, azken egunak dira.

Aurreko egunetan Nanga Parbaten Daniele Nardi eta Ton Ballarden erreskate lanetan ibili eta arrastorik be topau barik eta ezustekorik ez bada, Alex Txikonek, K2winter espedizinoari ekingo deutso, K2ko Behe Kanpalekura bueltauko da, segurutik heleikopteroan, eguraldiak lagundu ezkero, ekinaldian barriro gorantz egiteko amesagaz. Martian gagoz eta espedizinoa abiatu zanean, txikonek berak adierazo eban martira arte edo egongo zirala K2 mendiaren tontorra, neguan, zapaltzeko ahaleginetan, 

Gauzak holan dirala, Daniele Nardi-ren taldekideek adierazo dabe aukerarik txikiena dagoan bitartean, ahal dala, helikopetro, dron eta enparauakaz erreskate lanetan jarraituko dabela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu