Miren Agur Meabe eta Lourdes Oñederra batuko ditu 'Eztabaidak Literatureagaz'-ek

Bizkaie! 2019-03-01 12:17   Kulturea

Goizalde Landabaso kazetari eta idazlea izango da moderatzailea.

Eztabaidak Literatureagaz, jentaurreko topaketearen bitartez literaturako zenbait figurarengana hurreratzea proponiduten dauen Bilboko Udalaren ekimenak Miren Agur Meabe eta Lourdes Oñederra idazleak eta Euskaltzaindiako kideak batuko ditu datorren martitzenean, hilaren 5ean; Literaturea eta irakaskuntzea izenburupean, euskeraz izango dan topaketea literaturearen eta irakaskuntzearen arteko hartu-emonetan oinarrituko da. Hitzordua arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sartzea doban da, leku guztiak bete arte.

Goizalde Landabaso kazetari eta idazlea izango da moderatzailea. Gonbidautako idazleen esperientzia personalean oinarrituta, hainbat gai planteauko ditu: literaturearen irakaskuntzea eskola eremuan, gure umezaroan eragiten deuskuezan lehenengo testuak, eskolako eta familia giroko irakurketak, gazteen artean literaturarako interesa eta gogoa pizteko modu egokia, edo persona legez hazteko literatureak dauen garrantzia.


Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962)

Euskal Filologian lizentziatua eta Irakasle-ikasketetan diplomaduna da. Bere lan gehiena poesiaren eta ume eta gazte literaturearen ingurukoa da. Euskadi Ume eta Gazte Literatur Saria irabazi dau 2002an, 2007an eta 2011n, Itsaslabarreko etxea, Urtebete itsasargian eta Errepidea lanakaz, hurranez hurran, eta euskeraz idatzitako poesiaren Kritika Saria 2001ean eta 2011n, Azalaren kodea eta Bitsa eskuetan lanei esker. 2007an, Lauaxeta Saria irabazi eban, eta 2012an, Rosalía de Castro saria, literaturearen munduan izandako ibilbideagaitik. Kristalezko begi bat (2013) bere azken liburuak Bilboko Liburu Azokako Zazpikale saria irabazi eban.


Lourdes Oñederra (Donostia, 1958)

Filologia Espainiarrean lizentziaduna eta Euskal Filologian Doktorea da. Katedraduna EHU/UPVko Filologia Fakultadean, eta Fonologia klaseak emoten ditu bertan. 1999an, lehenengo eleberria argitaratu eban, Eta emakumeari sugeak esan zion Literatura Sari Nazionalerako aukeratua eta, beste batzuen artean, 1999ko Kritikearen Saria eta 2000ko Euskadi Literatur Saria irabazi zituan. 2005ean, Anderson anderearen gutizia ipuina argitaratu eban Gutiziak bilduman. 2013an kaleratu eben haren bigarren eleberria, Intemperies. Lourdes Oñederraren lana ingelesera, errusierara eta italierara itzuli da.


Eztabaidak Literatureagaz

2007ko urtarrilean ekimena martxan jarri ebenetik, euskeraz zein gaztelaniaz idatzitako literaturearen esparru osoko 300 egile inguruk hartu dabe parte eta 10.000 persona baino gehiago hurreratu dira barriketaldietara. Ekimenaren helburua da literatureagaz bat egiteko eremua eskaintzea, baina bestelako ikuspegi batetik, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz, besteak beste, arkitekturea, musikea, bidaiak edo matema

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu