Liam Gallagher, The Good eta The Bad & The Queen Bilbao BBK Live Jaialdian

Bizkaie! 2019-03-01 10:45   Musikea

Eguneko sarrerak salgai dagoz hemen.

Kobetamendin garagarrilaren 11n, 12an eta 13an izangio dan Bilbao BBK Live Jaialdiaren kartelean 20 talde baino gehiago sartu dira, eta zerrendaburu, bai bakarka, bai Oasis taldeagaz, sasoi guztietako eragin handieneko frontman bat izango da, Estaduan emongo dauen kontzertu bakarrean: Liam Gallagher; ganera, Damon Albarn-ek The Clash, The Verve eta Fela Kuti taldeetako kideakaz osotu dauen supertaldea be izango da gure artean: The Good, The Bad & The Queen, 11 urteren buruan indar handiz itzuli da lehen diskoagaz, eta gaur-gaurko gaiei buruzko hausnarketea egiten dabe.

Gaurko baieztapen horreei gaur egungo musikearen nazinoarteko artista adierazgarri zenbait gehitu behar jakez: Boy Azooga laukote formatuan etorriko da Bilbora, instrumentazinoen eta generoen nahasketa dibertigarria eskaintzera; Georgia, Londreseko musikari, produktore eta konpositore honen indar sortzaile liluragarria; Argentinako pop independentearen ikurra, Las Ligas Menores, pop zuzena eta lo-fi estiloak 90eko hamarkadako indie iparramerikarra gogorarazoten dau, abestien gai nagusiak desamodioa, adiskidetasuna, ziurbakotasuna eta nerabezaroaren ondoko bilakaerea izanik; Ider, Ingalaterrako underground estiloan laudorio gehien jaso dituan proposamenena da eta, besteak beste, BBC Radio 1 irrati garrantzitsuan sarri entzun daiteke; Mourn, taldearen lehenengo diskoak nazinoarteko kritikea harri eta zur itxi ebanetik bost urte igaro eta hiru disko argitaratu ditue, Mourn ez da promesa bat, errealidadea baino; Nadia Rose rap-kantari britainiarrak ‘Highly Flammable’ lehen diskoan eta beste hainbat singletan be argi erakutsitako nortasuna ekarriko dau, rap eta R&B estiloetako promesa barrien artetik nabarmentzera eroan dauen nortasuna baita; eta The Psychotic Monks lauko frantsesak disko bi kaleratu ditu eta harrera bero-beroa izan dabe, euren konposizio kaotikoakaz eta sintetizadoreen eta riff sendoetan oinarrituta.

Estaduko artistei jagokenez, Anari, euskal musikako ahotsik personalenetako bat; Antifan, Baiuca, tradizino galiziarra abangoardiagaz eta puntako elektronikeagaz buztartuta; Cecilio G, trap estiloa ulertzeko ezinbesteko figurea; Cupido, Pimp Flacoren eta Solo Astraren supertaldeak abesti bakarragaz lortu eban tontorrera heltzea, ‘No sabes mentir’ superhitagaz; Derbi Motoreta’s Burrito Kachimba, bidaia ia psikotropikoa rock andaluziar mitikoenaren eragineko konposizinoetan, baita gaur egungo soinu psikodelikoena; Lester y Eliza Bilboko talde gazteak indie-pop melodia gogoraerrazak ezusteko erritmo aldaketakaz buztartzen ditu; Nøgen Donostiako boskoteak ingelesa eta euskerea nahasten ditu pop-folk melodietan; Oso Leone, hamarkada honetako Estaduko talderik garrantzitsuenetako bat; ia bost urteko geldialdiaren ondoren, Mallorcakoak hasierako post-folk espansiboa alde batera itxi eta soul estilotik eta funk dotoreenetik hurragoko soinuetan sartu dira; Perro, ikus-entzuleen talde gogokoenetako bat, eta Cala Vento edo Carolina Durante lako taldeko barrien belaunaldiarentzat erreferentea; eta Second Murtziako laukoak 9 disko argitaratu ditu, pop-rock estiloko abesti zintzo eta zuzeneko emonaldi sendoei esker.

Ganera, Mr.K, Djake eta Zaza DJak be izango ditugu jaialdian.

 

BILBAO BBK LIVE 2019

- Garagarrilaren 11n:

LIAM GALLAGHER/ THOM YORKE TOMORROW’S MODERN BOXES/ MODESELEKTOR live/ NILS FRAHM/ VETUSTA MORLA/ JOHN GRANT/ KHRUANGBIN/ NICOLA CRUZ live/ SLEAFORD MODS/ YAEJI/ THE VOIDZ/ BAIUCA/ BELATZ/ DERBY MOTORETA’S BURRITO KACHIMBA/ ERABATERA/ IDER/ LAS LIGAS MENORES/ MR.K/ MS NINA/ THE PSYCHOTIC MONKS

Basoa: HONEY DIJON/ MIDLAND/ OCTO OCTA/ COURTESY/ KETIOV

Lasai: CASPER TIELROOIJ/ ELENA COLOMBI/ FORT ROMEAU/ MIRAVALLES/ ORPHEU THE WIZARD


- Garagarrilaren 12an:

THE STROKES/ ROSALÍA/ SUEDE/ THE BLAZE/ BROCKHAMPTON/ IDLES/ OMAR SOULEYMAN/ PRINCESS NOKIA/ SECOND/ SLAVES/ ANARI/ ANTIFAN/ CECILIO G/ DJAKE/ GEORGIA/ JONATHAN BREE/ LESTER Y ELIZA/ MOURN/ MUEVELOREINA/ OLATZ SALVADOR/ OSO LEONE/ UNIFORMS/ ZAZA

Basoa: LAURENT GARNIER/ BICEP dj set/ DJ SEINFLED/ MOXIE/ ALVARO CABANA

Lasai: DJOHNSTON/ JULIAN FALK/ MISLAV/ MUEVELOCUMBIA/ OLIVIA


- Garagarrilaren 13an:

WEEZER/ THE GOOD, THE BAD & THE QUEEN/ HOT CHIP/ VINCE STAPLES/ CUT COPY/ KERO KERO BONITO/ NADIA ROSE/ NATHY PELUSO/ SHAME/ BOY AZOOGA/ CALA VENTO/ CUPIDO/ NØGEN/ PERRO/ PONY BRAVO/ SERRULLA/ VIAGRA BOYS

Basoa: JOHN TALABOT/ TODD TERJE dj set/ DJ DUSTIN/ TAMA SUMO/ ALICIA CARRERA

Lasai: FENNA FICTION/ NINJA/ NUEL/ PHUONG-DAN/ SACHA MAMBO


- Sarrerak

Bonua: 145 € + gastuak. Eskaintzea apirilaren 3ra arte.

Bonua + Kanpina: 160 € + gastuak. Eskaintzea apirilaren 3ra arte.

Eguneko sarrerea: 62 € + gastuak.

Bonua epeka ordaindu daiteke.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu