Eskerrik asko Eneko Garamendi Meabe

Bizkaie! 2019-03-01 08:29   Euskaldunak munduan

Orain 6 kilo edo galtzen ditut...

Kozineruen lana ezinbestekoa da 5.000 metrotara kokatutako Behe Kanpaleku batean. Egia esan, Eneko Garamendi Meabe gurean dagoanetik neure espedizinoek erabateko birea emon dabe, izan be, altueran materiala garraiotzea eta neguak mendiak eskatzen dauen lan gogorraren ondorioz, 10-12 kilo inguru galtzen nituan, eta bera dagoanetik, 6 kilo edo galtzen ditut... Haren abilezia eta umoreagaz egunak alaiagoak dira.

Kozineruen lana ezinbestekoa da 5.000 metrotara kokatutako Behe Kanpaleku batean. Egia esan, Eneko Garamendi Meabe gurean dagoanetik neure espedizinoek erabateko birea emon dabe, izan be, altueran materiala garraiotzea eta neguak mendiak eskatzen dauen lan gogorraren ondorioz, 10-12 kilo inguru galtzen nituan, eta bera dagoanetik, 6 kilo edo galtzen ditut... Haren abilezia eta umoreagaz egunak alaiagoak dira. Ezin dozue imajinau 8.000 metro baino gehiagoko mendi bat neguan eskalatzeko bidean, ze garrantzitsua dan energia gordailuak ondo betetea, eta horretan Enekok bete-betean asmetan dau. Neure laguna da eta hona eta igaz Everestera etorteko erronkea onartu eban. Oso pozik nago nire ondoan eukiteagaitik. Ze handiak zarien Mosheen, zu eta sukaldean laguntzen daben danak.


Haize boaldek ez dabe aukerarik emoten K2 mendiko negu gorrian

Zezeilaren 23an talde guztia Lehen Kanpalekurantz joan ginan eta 5 ordu eta erdi baino ez genduzan emon  bertara heltzeko. Behin bertan, Ignacio, Felix eta Josep Behe Kanpaleku Aureratura itzuli ziran, materiala garraiotzen lagundu ostean. Ganerako eskalatzaileok Lehen Kanpalekuan emon eben gaua baina alperrik. Domeklan, 24an, zazpitik Cheppal eta biok egin gnduan 2. Kanpalekurako bidea: Haize gogorra ebilen eta nekez egin genduan gora. Azkenean, tximinia house ezagunaren magalera heldui ginan 6.600 metro ingurura. Kokaleku hau hobea da haizearengandik hobeto babesten gaitualako baina asko kostau jakun dendea montetea.

Alpinistok neguan hartzen daben konpromisoa handia da. Iluntzen hasi eta ez genduan ia lorik egin gau osoan, geure helburu nagusia dendea eustea zan. Hurrengo egunean, hilaren 25ean, geure kideen zain gengozan eta azkenean 2. Kanpalekura heldu ziran. Bitartean, Cheppal eta biok apur bat gorago egin eta kokalekua hobetzen saiatu ginan 26an, eguraldi onena iragarten eben egunean.

Bost orduren ostean, talde guztiak bat egin genduan handik alde egin behar gendualako jarreran; haize boladak gero eta gogorragoak ziran, 70 eta 80 kilometro/ordukoak. Gogorra izan zen benetan bigarren gau hori. Nuri, Cheppal, Waung, Geljen, Pasang eta neguko espedizinoetan esperientzia gehiago dauen Pawelek be esan eustienez, bizi izan dituen gaurik gogorrenetako izan zan. Haizeak gogor joten eban eta lanak izan genduzan dendea barriro desmontetako. Halan da be, danak dakar alde ona eta honek indartsuago egin gaituala jaubetu naz. Sensazino termikoa haize ufada gogorrakaz alkartzean, gorputzaren mugak ezagutzen dozuz. Beti be kontu handiz eta Behe Kanpalekurantz egitea erabagi genduan taldearen segurtasuna bermatzeko. Eguraldia gorabehera, pozik gagoz beste aklimatazio puntu bat egin eta hurrengoan tontorrera igon ahal izateko nahikoa material itxi dogulako bertan.

Alex Txikon eta ganerako espedizinokideak deskantsetan dagoz Beheko Kanpalekuan, aro ona eta haizea noiz baretu zain.


Garmin

Bernat Pujol izan da Garmin etxeagaz batera egindako zozketearen irabazlea. Berak Montserraten, Katalunian, geldituko leuke denporea bere Garmin Inreach Minian modeloagaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu