‘Eskola Maleta batean’ erakusketea aurkeztu dabe Bilbon

Bizkaie! 2019-02-22 08:01   Kulturea

Raquel Conejo, Zubiarte merkataritza guneko Zuzendariak; Borja Elorza, Lions Club Bilboko Presidenteak; eta Isidro Elezgarai, UNICEF Euskal Herriko Batzordeko Presidenteak, gaur goizean aurkeztu dabe Eskola Maleta batean erakusketea, Isabel Sánchez Robles, Bizkaiko Aldundiko Gizarte Ekintzako Foru Diputadua, eta Iñigo Pombo, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Saileko Zinegotzi Ordezkariagaz batera. Argazkiz eta materialez osotutako erakusketea da, larrialdi egoeretan edukazinoak dauen garrantziaz ohartarazoteko balio dauena, izan be, larrialdi bat dagoaneamn, nahitaezkoa da ume eta nerabeek ikasten jarraitzea.

Erakusketea doban ikusi ahalko da gaur hasi eta martiaren 2ra arte, Bilboko Zubiarte merkataritza guneko atari nagusian. Hurreratzen diran personek ‘Eskola Maleta Batean’ produktuak ikusi ahal izango ditue, hau baita UNICEFek online erosteko web orrian eskaintzen dauen aukeretako bat https://tienda.unicef.es/1-escuela-en-una-maleta : irakasle batek 40 umeri klasea emoteko beharrezko material guztiak bateratzen ditu maleta honek, liburuak, lapizek, gomak, artaziak, zuzenkiak, koadernoak, arbela... baita eguzki irratia be. 181,10€-ko prezioan UNICEFek beharrizan gehien daben umeei holako hezkuntza kit hau helarazoko deutse, modu errazean online erosi daitekeena, eta larrialdi egoeretan bizi diran umeen artean eragin zuzena izango dauena.

2018an, UNICEFi esker, 5,9 miloe umek izan eben edukazinorako sarbidea bermatuta; 2019rako UNICEFen helburua da 10,1 miloe umeri oinarrizko edukazinoa eskaintzea; Gaur egun azken hiru hamarkadetan baino herrialde gehiago dagoz gatazka ezberdinetan. Datu oso gogorra da, mundua larrialdi egoeretan bizi diran umeak babesten ez dituala bistaratzen dauena. Edukazinoa da egungo giltza, baita etorkizunekoa be, larrialdietan bizi diran miloeka umerentzat be, esan dau Isidro Elezgarai, UNICEF Euskal Herriko Batzordeko Presidenteak.

Lions Club Internationalentzat nahitaezkoa da munduko umeak bizitza kalidade onagaz eta aukera bardintasunean bizi daitezan. Hezkuntzea eskubide unibersala da eta ume guztientzat bermatu behar dogu. UNICEFek beti izango gaitu alboan munduko umeak gero eta hobeto egon daitezan. Horretarako, Bilbotik 5 Eskola Maleta batean erosiko ditugu, UNICEFen eskutik 200 umeri edukazino eskubidea bermatzeko asmoz, azaldu dau Borja Elorzak, Lions Club Bilboko Presidenteak.

Gure eretxiz sano garrantzitsua da ekimen hau babestu eta Zubiarte Shopping Center-en izenean, uste dogu aukera parebakoa dala beharrizan gehien daben umeei laguntzeko. Horregaitik, beste 5 ‘Eskola Maleta batean’ erosiko ditugu, gatazka edo hondamendi naturalen ondorioz heltzen ez dan tokietan edukazino eskubidea bermatzeko, azpimarratu dau Raquel Conejo, Zubiarteko Zuzendariak.

Zubiarte merkataritza guneko atari nagusian egongo da ikusgai datorren martiaren 2ra arte, gizarteari larrialdi egoeretan bizi diran umeentzako edukazinoak dauen garrantziaz informau eta sensibilizetako asmoz.

Larrialdi egoeretako edukazinoaren inguruko informazino gehiago:

· UNICEFen Umeentzako Ekintza Humanitarioa 2019 txostena irakurri hemen.

· UNICEFek larrialdi egoeretan bizi diran umeei emondako erantzunaren inguruko informazino gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu