Txinako amildegi demografikoa (eta II)

Zigor Aldama 2019-02-08 13:33   Bidaide

Txinatarrak gero eta gehiago dibortzietan dira eta gero eta gazteago.

Txinan jaiotza kopuruak behera egiteko arrazoiak asko dira baina kasu gehienak ez dira Txinakoak bakarrik. Per capita errentea 10.000 dolarretik gora doanean (Txinan hur dagoz kopuru horretatik), aitatu aldagaia behera doa nabarmen, ordezpen tasatik behera adierazo dau James Liang demografoak. Salbuespen bakarra herrialde musulmanetan jazoten da, izan be, emakumeek formakuntza maila eta laneratzeko aukera gitxiago ditue. Txinan berezitasun soziokulturalek kontrako ondorioa ekarriko dabe, hau da, jauskerea azkarragoa izango da, aurreratu dauenez.

Aitatu baieztapena egiteko Liangen arrazoiak asko dira: Txinatarrek aparteko garrantzia emoten deutsee heziketeari eta horregaitik txinatarrak ikasle onenak dira munduko edozien txokotan eta barrikuntza eta teknologia alorretan onenetakoak. Baina eskolatik kanpoko jarduerak sano karuak dira eta arlo horretan egin beharreko inbersinoa oso karua danez, jaiotza tasatan be igarten da jarrera hori adierazo dau. Horrezaz gan, emakumeak lan munduan sartu ziran aspaldi eta horrek be ez dau mesederik egin. Azkenik, Liangek esan dau trebakuntza oneneko eta independenteak diran emakumeak gitxiago ezkontzen dirala eta jarrera hori gero eta handiagoa da. Maoren sasoian, emakume gehienek lan egiten eben eta gaur egun datuak gora dator azpimarratu dau demografoak. Txinan ezkontzatik kanpoko seme-alabak ez dira ia-ia onartzen eta horrek be eragina dauka jaiotza tasatan. Hondar emakumeak, 30 urtegaz oraindino bikoterik ez dabenei esaten jake, gero eta gehiago dira urietan zehaztu dau demografoak.

Long, hondar emakume horreetako bat da. Zezeilean 32 urte egingo ditu eta ezkonbakoa da: Pozik nago ezkongai eta konpromiso barik, zehaztu dau bideo argitaratzaile honek, Shanghaikon Starbucks kafetegi baten kafea hartzen dauen bitartean. Baina onartu dau guraso eta aitita-amamen aldetik presinoak dituala eten barik bikotea topau eta familia osotu daian. Azkar egin beharko neukela pentsetan dabe baina ez dabe nire ongizatea gogoan hartzen; txinatarrek pentsakera atzerakoia dabe eta bihar-etzi nork jagongo dituan baino ez dabe buruan. kritikau dau Longek. Ez dabe ulertzen nik neure lanbidean gora egin gura dodala eta hori nahitaezkoa izango dala nire seme-alabeak, inoiz baditut, merezidu daben jagote-ardurea izan deien. Halan da be, gazteak 15 urterako zorrak hartu ditu gurasoei zein aitita-amomei etxebizitza bat eregiteko euren probintzian, Zhejiang-en, hain zuzen be.

Familia osotzeko edo ez osotzeko jarrera horri azken bost urteotan ezkontza kopurua 2,5 miloatan behera joan dala gehitu behar jako (13 miloe egun eta 10,5 miloe 2017. urtean). Horrezaz gan, badago agintarien burukomin handia dan beste datu bat, hau da, txinatarrak gero eta gehiago dibortzietan dira eta gero eta gazteago, ganera; 1978. urtean, 285.000 ezkontza bertan behera geratu ziran; 2017an, 4,37 miloe.

Kontuak kontu, faktore horreek guztiak kontuan hartuta, herrialde osoan, aitita-amomek atondutako azoka txikietan ohikoa da ezkongaientzako aukerak zabaltzea, batez be, Hongkou eta Shanghái lako urietako parkeetan; holakoetan, normala da goardasoletan euren umeen curriculumak eskegita jartea jenteak eroan daizan. Tinder analogikoaren eran, seme-alabei bikotea topetea da asmoa. Kasu batzuetan, erretratua eta datu fisikoak be eskegiten ditue, trebakuntza, soldatea zein jaubetzen barri emonaz. Hemen kontu pragmatikoa dira lotura sentimentalak eta berehala jatorkuz gogora antxinako berbatutako ezkontzak.

Nire alabeak larregi lan egiten dau eta ez dauka denporarik gizartekotzeko. Sano arduratzen nau ezkongai geratu eta emakume legez, maitemindu eta bere buruagaz pozik ez egotea adierazo dau Chen-ek, edadeko emakumeak eta bere alabeak seme-alabarik ez izatea penaz hartuko leukela ziurtatu dau: Egunak eta urteak doazen neurrian, gatxagoa da seme-alabak ekartea, Txinan ez dago 'Arroza alperrik galduko jatzu' lako esamolderik baina jarrerea bardin antzekoa da. Hori bai, otorduetarako harremanetan jarten doguz eta tarteka bikoteak sortzen dira, besterik ezin dogu egin adierazo dau Chenek, desengainua adierazoten dauen arpegieraz.

Liangek bere azken liburuan estimau dauenez, 2040. urtean, Txinan egungo herritar kopurua izango da baina 60 urtetik gorako 411 miloe lagun, gaur egunekoaren bikotxa; dana dala, 20 eta 60 urte artekoen datua egungo 817 miloetik 696ra joango da; horrek eragin ezkorra izango dau ekonomian, baita barrikuntza arloan be, Japonian jazo dan legez. Kontua da ze Txina Japonia baino garapen maila eskasagoan helduko dala datuotara adierazo dau demografoak. Mundu mailan, Txina AEBen aurretik jarriko da 2040ra heldu baino lehen baina herritarrak hain azkar galtzeak lehenengo postu horri agur esatea ekarri leike Indiaren alde, izan be, Txinak bere buruari egin deutson kalte demografikoa handia da.

Pekínek atzeratu egin beharko dau jubiletako edadea eta baliabide gehiago eskaini edadekoentzako; gaur egun, Txinan ez dago gizarte segurantzako sistema sendorik eta gazteek be trabak ikusten ditue nagusiak jagoteko izango dituen arazoakaitik, Liangi pasetan jakon legez. Tong Yifei-k be bardin pentsetan dau: alaba bakarra naz eta 80 eta 90. hamarkadatan jaiotakoen antzera, badakit gurasoak eta aitita-amumak jagon beharko ditudala eta, beraz, zelan ekarriko dodaz seme-alabak?

Liangek uste dau jaiotza tasak murrizteko erabagia berandu etorri dala baina agintariei dei egin deutsee orain urte batzuk hartuko ez ziran erabagiak hartu deiezan. Gur egun probintzia batzuetan gurasoentzako zerga-arintzeak indarrean dagoz eta jaiobarriak dituenentzako dirulantzinoak be emoten ditue; hori gitxi ez eta kasu batzuetan, seme-alabarik ez dituenak zergapetu eta diru horregaz seme-alabak dakarzenei laguntzeko erabiltea proponiduten dabe; izan be, azken horreei esker pagauko dira pensinoak bihar etzi eta ahalegina danona izatea da mezua.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu