Hemen da Gaztearen XXVIII. Maketa Lehiaketea

Bizkaie! 2019-01-31 10:09   Musikea

Zezeilaren 26ra arte egongo da zabalik maketak bialtzeko epea.

Urte barriagaz batera, Maketa Lehiaketearen aurtengo edizinoa martxan jarteko ordua heldu da eta zezeilaren 26ra arte egongo da zabalik maketak bialtzeko epea.

Aste horreek, beraz, esku artean dituzuen kantuak biribiltzeko eta lehiaketara aurkezteko erabili zeinkiez. Dakizuenez, parte-hartzaileek ezin dabe diskoetxe bategaz ezelako hitzarmenik izan. Musika estiloari jagokonez, ez dago mugarik. Horrenbestez, Euskal Herriko talde eta bakarlari guztientzat egongo da zabalik 28. edizino hau.


Epeak

Zezeilaren 26ra arte egongo da zabalik kantuak bialtzeko epea. Lehiakide bakotxak hiru abesti aurkeztu leikez.

Botazino-fasea, barriz, martiaren 13an hasiko da. Beraz, astebetez (martiaren 20ra arte) lehia bizian ibiliko dira bigarren fase horretara sailkatutako taldeak.

Horreen artean boto gehien jasoten dituenak Entzuleen Saria eskuratuko dau. Epaimahaiaren Saria norentzat izango dan, barriz, epaimahaikideek erabagiko dabe ondoren.

Guztira, bost taldek edo bakarlarik lortuko dabe final handirako txartela. Finala apirilaren 5an izango da, Bilboko Kafe Antzokian, eta bost finalistak bertan izango dira zuzenean, euren kantuak defendiduten. Epaimahaikideek horreetako hiru aukeratuko ditue, eta beste biak boto gehien jaso dituen biak izango dira.


Sariak

Sari potoloena (Epaimahaiaren Saria) jasoten dauen talde edo bakarlariak 5.000 euro eskuratuko ditu, eta Bilbao BBK Live jaialdian joteko aukera izango dau.

Entzuleen babesik handiena jasoten dauenak, ostera, 2.500 euro eroango ditu.

Horrreez gan, beste sari bat izango da: Kafe Antzokiaren sari berezia; irabazleak 300 euro jasoko ditu.

Sari bat jasoteak ez dau beste bat lortzeko aukerea baztertzen.

Abestiak igoteko formularioa, hemen.

Informazino osoa iturriaren webgunean irakurri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu