Bilboko Fantasiazko Zinemaldiak 'Verano del 84' filma aurre-estreinauko dau

Bizkaie! 2019-01-30 12:02   Zinemea

Bildurrezko filma Golem–Alondiga zinema-aretoetan eskainiko dabe, hilaren 31n.

Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, FANTek maiatzaren 2tik 11ra ospatuko dau bere 25. edizinoa, eta ezustekoeakaz eta ekitaldi bereziakaz egingo dau; horreen artean, aurreko hilebeteotan, beste batzuen artean, generoko lan barrien aurre-estreinaldiak dagoz; lehenengoa bihar eguenean, urtarrilaren 31n, izango da, Anouk Whissell, François Simard eta Yoann eta Karl Whissell-en Verano del 84 (2018) filma. Emonaldia 20:00etan hasiko da Golem – Alondiga zinema-aretoetan. Sartzea doban izango da, arratsaldeko 16:00etatik aurrera txarteldegian jaso beharko dan gonbidapenagaz, gehienez bi, persona bakotxeko.

Verano del 84 Sundanceko Jaialdian aurkeztu eben, eta 2018ko Sitgeseko Jaialdiko Sekzio Ofizialean lehiatu zan. Turbo Kid txalotuaren zuzendarien film barria. Nerabeak protagonista ziran 80ko hamarkadako fantasiazko zinema komertzialari omenaldia eskaintzen deutson bildurrezko eta suspenseko thriller bikain eta eraginkorra da. Holan, nerabe talde batek eurak bizi diran auzoko polizia agente bat serie hiltzailea dala atzemoten dau. Udea gizon hori jagoten igaroko dabela erabagi eta euren teoria baieztatzeko frogak eskuratu ahal izango ditue. Baina, egia hurreratu ahala, euren bizitzek daben arriskuak be gora egingo dau.

Esangura horretan, FANTek, maiatza aurretik bere ikus-entzuleakaz batzeko atxakia dakar, eta hilean behin, Golem – Alondiga zinema-aretoetan estadu mailako aurre-estreinaldi bat eskainiz egingo dau. Zezeilaren 21ean, Nicole Kidman protagonista dauen Karyn Kusama zinemagile estadubatuarraren Destroyer (2018) lanaren txandea izango da. Gehien itxaroten dan aurre-estreinaldia martiaren 7an etorriko da, Koldo Serraren eskutik. FANTeko alfonbra gorrian, Emma Suárez, Nathalie Poza eta Hugo Silva protagonista dituan 70 binladens bere azken filma estreinauko dau.


Fitxea:

- Jatorrizko izenburua: Summer of 84

- Zuzendariak: François Simard, Anouk Whissell, Yoann-Karl Whissel.

- Gidoia: Matt Leslie, Stephen J. Smith.

- Antzezleak: Graham Verchere, Judah Lewis, Caleb Emery

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu