Zientzia eta Teknologia Fakultadearen sorrerearen 50. urtemugea

Bizkaie! 2019-01-29 08:02   Kulturea

Erki hostotxiki bat landatu dabe tesia Fakultatean defendidu eben lehenengo personek.



50. urtemugea ospatzeko inaugurazinoan, ospakizun ugari egingo dira 2019an. Zientzia arbolea adierazoz Arboretumean (Sarriena) erki hostotxiki bat landatu dabe tesia zentroan defendidu eben lehenengo lagunek: Alberto González Guerrero, UPNAko errektore ohia; Sebastián Dormido Bencomo, Jesús Moya Maruga; eta Juan Eugenio Iglesias Pérez.

Tesia zentroan defendidu eben lehenengo personakaz batera han izan dira, lehenengo Fakultadeko idazkariak; hasierako irakasleak; lehenengo egresatuak; Fakultadeko dekano ohiak; Joseba Goikouria Zarraga, Erandioko alkatea; Mari Carmen Urbieta González, Leioako alkatea; Patxi Juaristi, Bizkaiko Campuseko errektoreordea eta Fernando Plazaola, Zientzia eta Teknologia Fakultadeko dekanoa.

Arbolea landatu ostean, Liburutegiko eraikinean inauguretan dan Bilboko Unibersidadeko 50. Urteurrenaren erakusketea ikusten joan dira parte-hartzaileak.


Zientzia eta Teknologia Fakultadea

Zientzia Fakultadeak (gaur egun, Zientzia eta Teknologia Fakultadea) 1968/69 ikasturtean hasi eban bere ibilbidea Justo Mañas Díaz irakaslearen eskutik. Hasieran, garai bateko Nautika Eskolan kokatuta egoan, Deustuko zubiaren ondoan; baina 1971-72 ikasturte hasieran, gaur egungo kokalekura, Leioara eroan eben.

Zentroak hasieratik gehitu zituan ikasketak bere irakaskuntza-eskaintzeari, eta gaur egun, 9 titulu eta gradu bikotxa eskaintzen ditu, jakintza zientifiko eta teknologikoaren 35 arlotan. Horrezaz gan, ikastegiaren graduondoko eskaintzea 12 masterrek eta berezko 6 tituluk osotzen dabe.

Eskaintza horri esker, Fakultadea erreferente nagusietako bat da Euskal Herrian prestakuntzearen arloan, eta eginkizun guztiz garrantzitsua betetzko kapaz izango diran profesionalak trebatzen ditu gizartearen erronka nagusiei aurre egiteko, hau da, jakintzearen transferentzia, teknologia barrien garapena, garapen jasangarria, ingurumena jagotea...

Gaur egun, Fakultatean 788 irakasle-ikertzaile inguru, administrazino eta zerbitzuetako 97 langile, 2.528 graduko ikasle eta 340 graduondoko ikasle dagoz.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu