Tomas Ondarra eta Iñaki Basabe, 2019ko Farolin eta Zarambolas

Bizkaie! 2019-01-15 13:36   Kulturea

Bilboko Aratusteetako pertsonaia tradizionalak dira.

Tomas Ondarra, Farolin. | Ikusi handiago | Argazki originala

Baserri giroko aratuste tradizionaletan ohikoak izan diran epaiketak, urteko pertsonaia txarren kontrakoak, urira ekarri zituen 1984an. Holan hasi zan Farolin eta Zarambolasen epaiketearen tradizinoa Bilbon. Urtero-urtero, gizarteko persona ezagun bi aukeratzen ditue Farolin eta Zarambolas izan daitezan.

Aurtengo aratusteetan, Tomas Ondarra artista grafikoa izango da Farolin. Zarambolas, ostera, Iñaki Basabe musikaria izango da. Iruña kafetegian astelehenean egindako batzarrean aukeratu zituen, bozketaz.

Farolin pertsonaia esparru publiko edo profesionalean ezagutzea lortu dauen bilbotar bat izaten da urtero (ez dau zertan Bilbon jaioa izan, baina uriagaz lotura sendoa izan behar dau). Bilboren izena hitzetik hortzera darabilen personea da Zarambolas eta bere ustea Semper Plus Ultra (Beti harago) esaldiak laburbatzen dau.

Era berean, Farolin izandako K-Toño Frade hil barriaren jaiotetxeko atarian, Ercilla kalean, oroigarria jartea adostu dabe batzarrean. Zarambolas izandako Miguel Mendizabalen omenezko hil osteko plakea dago ipinita Hurtado Amezaga kalean, eta K-Toño Fraderen kasuan bardin egingo dabe.

Zezeilaren 28tik martiaren 5era egingo ditue aurten Bilboko Aratusteak. Jai giroak, mozorroek eta konparsen kalejireak hartuko dabe uria egun horreetan. Ekitaldi nagusietako bat izango da, hain zuzen be, Farolin eta Zarambolasen epaiketea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu