'Pumori, mendiaren alabea' filma, urtarrilaren 24an estreinauko da Azpeitian

Bizkaie! 2019-01-14 07:55   Zinemea

Filmaren sarreren bitartez irabazitako dirua Iñaki Ochoa de Olza - SOS Himalaya Fundazinoarentzat da.

2001eko urrian, 22 urteko Beñat Arrue eta 27 urteko Iñaki Aiertza gipuzkoarrak, eta 23 urteko Aritz Artieda, 22 urteko Javi Arkauz eta 23 urteko Cesar Nieto nafarrak Pumori mendian (7.161 m) hil ziran tontorrerantz joiazala. Espedizinoko ganerako bost lagunek ezin izan eben ezer egin, erreskatea ezinezkoa baitzan.

Urtebete geroago, Arantxa Gurrutxaga eta Peio Arruek, Beñaten gurasoak, Nepalera joan ziran helburu bikotxagaz: batetik, istripuaren tokira hurreratzea omenaldia egiteko asmoagaz, eta bestetik, Beñat Arruek bere kamereagaz egindako azken argazkian agertzen zan neskato nepaliarra topetako asmoagaz.

Holan, emoten jako hasierea, beraz, Suku Mayaren eta Arrue Gurrutxaga familiaren arteko istorioari, eta ondorioz, Pumori, mendiaren alabea izeneko filmari. Era berean, bertan hildako euskal gazteei omenaldia be bada.

Filma euskeraz emongo da, eta Gipuzkoako eta Nafarroako mendizale horreen hainbat herrialdetan emongo da, besteak beste, Azpeitia, Etxarri-Aranatz edo Iruñea, baita Bilbon eta Donostia uriburuetan be.

Ganera, emonaldiek be helburu bikotxa izango dabe: batetik, mendian bizia galdu eben gazte horreei zeozelako omenaldia egitea, eta bestetik, Suku Maya nepaliarrari laguntzea SOS Himalaia Fundazinoaren bitartez. Bestalde, fundazinoak 32 alpinistek idatzitako SOS Himalaia liburua be salgai jarriko dau bertan, Makaluko bailarako ospitalea eregiteko laguntzinoa jasoteko.

 

Emonaldien egutegia:

01/24 21:00 Azpeitia (Soreasu).
01/25 19:30 Donostia (Aquarium).
01/25 19:30 Bera (Kultur Etxea).
01/25 20:00 Igorre (Lasarte).
01/27 18:00 Etxarri Aranatza (Kultur Etxea).
01/27 19:00 Bilbo (Euskalduna).
01/29 19:00 Andoain (Bastero).
01/29 20:00 IRUÑEA (GOLEM)
01/29 20:00 ARRIGORRIAGA (LONBO)

Informazino gehiago hemen.


Lady health visitorraren zeregina funtsezkoa da



Josep Sanchís (ginekologoa) eta Kepa Lizarraga (kirol medikua) Alex Txikonen negu expedizinoan sartzeak, arpegi soziosanitarioa erantsi deutso. Felix Baltistan Fundazinoaren eskutik, proiektuak Baltoroko osasun eta garbiketa baldintzen ikerketea aurreikusten dau.

3.080 metroan dagoan konsultan bertako hainbat persona ikusi ditue hango mediku eta emaginagaz (lady health visitor) batera. Zentru apalean, italiar expedizino batek emondako ekografo bat dauka eta Sanchis doktoreak zenbait emakumeei miaketak egin deutsee hango mediku eta erizainei erbilpena erakusten eutsen bitartean. Haren esanetan, 'eskualdeko kulturea kontuan hartuta, lady health visitorraren zeregina sano garrantzitsua da, umedun dagozan emakumeen eta umeen osasunerako.

Bertako medikuak (Farman Askolek) azaldu legez, eskualdeko arazo larrienetakoa, leku altuetako arnas arazoez gan, giltzurrun litiasisak dira; horren zergaitiak ikertuta, Lizarraga doktoreak, akaso, lekaleakak egosten laguntzeko bikarbonato sodikoa botatea izan daiteke jatorria.



K2ko Behe Kanpalakeura bidean


Alex Txikon eta taldea Urdukasen dago honezkero 4.000 metroan. Egun lainotsua izan dogu, baina Karakorumeko Izenik bako orratza ikusi ahal izan dogu. Ederra, benetan. Oso ondo gagoz danok eta holan jarraitzea espero dogu. 

Oraindino lau bat egun beharko ditue Behe Kanpalekura heltzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu