Olatz Etxebarria eta Garazi Sánchez Getxoko 2018ko Kirolari Onenerako hautagaiak

Bizkaie! 2019-01-08 08:34   Kulturea

Getxo Sasoi Sasoian Kirolaren XII. Galea hilaren 10ean egingo da.

Olatz Etxebarria judokea, Pablo Paredes eskubaloiko jokalaria, Garazi Sánchez surflaria eta Rafa Vilallonga bedar hockeyko jokalaria dira Getxoko 2018ko Kirolari Onenaren sarirako lau finalistak. Irabazlearen izena Getxo Sasoi Sasoian Kirolaren XII. ekitaldian emongo da ezagutzera, eguenean, urtarrilaren 10ean, 20:00etan, Kirol Portuko itsas bidaien terminalean, Olatuan.

Sari horreen bitartez, Getxoko Udalak udalerrian kirola sustatzen dabizen persona eta erakundeak be saritzen ditu. Sarituen zerrendea, beraz, ondorengo koadroan agertzen diran izenakaz osotuko da:


- Getxo Kirol Barriak - Neskea: Olatz Etxeberria.

- Getxo Kirol Barriak - Mutila: Rafa Vilallonga.

- Getxo Kirol Barriak - Nesken taldea: Getxo Aixerrota BKT.

- Getxo Kirol Barriak - Mutilen taldea: R.C. Jolaseta Hockey.

- Getxo Kirol Sariak - Emakumea: Garazi Sánchez.

- Getxo Kirol Sariak - Gizona: Pablo Paredes.

- Getxo Kirol Sariak - Emakumeen taldea: Bizkerre Futbol Taldea.

- Getxo Kirol Sariak - Gizonen taldea: Fadura Tenis Taldea.

- Getxo Sasoi Sasoian sari bereziak - Bardintasuna indartuz: Verónica Grande.

- Getxo Sasoi Sasoian sari bereziak - Markea hausiz: Jorge Pineda.

- Getxo Sasoi Sasoian sari bereziak - Kiroltasuna: Koldo Gorrotxategi.

- Getxo Sasoi Sasoian sari bereziak - Getxo barrituz: Trirunners Running Kluba.

- Getxo Sasoi Sasoian sari bereziak - Getxo Zabala: Juan Carlos Larrea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu