Mondragon Unibersidadeak eskaintza akademiko barritzailea diseinau dau

Bizkaie! 2019-01-07 12:07   Kulturea

2019-2020 ikasturtean, 10 titulazio barri eskainiko ditue graduko nahiz graduondoko eskaintza akademikoan.

Vicente Atxa, Mondragon Unibersidadeko errektorea | Ikusi handiago | Argazki originala

Mundua enpresa eta industria-eredu barri baterantz doa. Kudeaketea ez da tradizionala; batzen, ikertzen eta negozio-balio bihurtzen jakin behar diran miloeka datu sortzen dira; espazio digitalak eta enpresen azpiegiturak erakundeetarako espazio seguru bihurtzeko preminea dago; adimen artifizialak eta robotek inguratuta gagoz; eta enpresen funtzionamendua gehiago eta hobeto ezagutzeko preminea dogu.

Aspalditik dakigu gizartea 4. industria-iraultzarako bidean dala. Digitalizazinoaren ondorioz, erakundeen kudeaketeak bilakaera bizia izan dau, eta nabarmen eraldatu da: segurtasun digitala edo zibersegurtasuna bermatzeko sistemen eskaerea eta preminea handitu egin dira; prozesu industrialak eta robotak automatizetako, kontroletako eta adimenez horniduteko premina handiagoa dago; bezero eta erabiltzaileen miloeka datu erabilten dira, eta erakundeen etorkizunerako funtsezkoa da datu horreek aztertu eta balioa ateratzea. Enpresak aspaldi dabiz esparru horreetan espezializautako profilak eskatzen, baina orain arte urria zan eskaintzea. Duda barik, premina barriek profil barriak eskatzen ditue eta unibersidadeek titulazino barrien bidez edo egungoak egokituz erantzun behar deutse eskaereari. Azken finean, etorkizuneko erronketara egokitzeko kapaz izango dan eskaintza barritzaile bat egin behar dau, hainbat eremutan.

Beste alde batetik, hezkuntza eraldatzeko bidean sortzen diren erronkei be erantzun behar jake; horretarako, baina, funtsezkoa izango da erakundeetan nahiz hezkuntza-komunidadeetan barrikuntzearen kulturea sustatzea eta irakasleek bereganatu beharko dituen rol barriei erantzungo deutseen personak trebatzea. Rol-aldaketa horreei erantzuteko, barriz, nahitaezkoa izango da irakaslea ikaskuntza-prozesuaren eraldatzaile bihurtzea, hezkuntza-maila guztietan.

Vicente Atxa Mondragon Unibersidadeko errektorearen berbetan, merkatuan eta hezkuntza-arloan atzemn ditugun beharrizanei erantzungo deutsen eskaintza akademikoa taiutu dogu, Mondragon Unibersidadeak hasiera-hasieratik izan dauen profil barritzaileagaz bat jokatuz eta jardunean oinarritutako prestakuntza-ereduaren garrantzia begi-bistatik galdu barik.

Mondragon Unibersidadeak 2019-2020 ikasturtean 10 titulazio barri eskainiko ditu. Ganera, datorren ikasturtean Mondragon Unibersidadea argi eta garbi finkatuko da Bizkaiko uriburuan, 5 titulu gehiago jarriko baitira abian graduko nahiz graduondoko eskaintza akademikoan.

Unibersidadeak 2019-2020 ikasturtean, 31 titulazino eskainiko ditu (16 gradu eta 15 masters), eta 18 dualak izango dira. Horreetatik 9, injinerutza alorrekoak izango dira, 2 enpresa kudeaketakoak, ekintzailetzako 1, komunikazinoko 1, hezkuntzako 2 eta gastronomiako 1. Unibertsitate masterren kasuan, barriz, 15 eskainiko dira; horreetatik 8 injinerutzakoak, 4 enpresa kudeaketakoak, 2 hezkuntzearen alorrekoak eta gastronomiako 1.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu