Zinema eta musikea buztartuko ditu BilbaoArtek

Bizkaie! 2019-01-04 13:42   Zinemea

Urtarrilaren 8an hasiko da Soinua ikusi, pentsamendua entzun III zikloa.

'The Beatles: Eight days a week–The touring years' filmeko irudi bat | Ikusi handiago | Argazki originala

Musikea ardatz daben film gogoangarriak publikoari hurreratuaz hasiko dau 2019. urtea BilbaoArte Fundazinoaren Art House Zinema txokoak. Hirugarrenez egingo dabe Soinua ikusi, pentsamendua entzun zikloa, eta aurtengoan sei film aukeratu ditue. Lan klasikoak zein garaikideak dagoz zerrendan. Jatorrizko bersinoan emongo ditue, gaztelaniazko azpitituluakaz.

Musikearen eta ikus-entzunezko euskarriaren arteko topagunea dira zikloko sei filmak. Hau da, musikazaleek zein zinemazaleek bardin-bardin disfrutauko dituen emonaldiak, era horretako filmak areto arruntetan ikustea ez dalako erraza, baztertutako generotzat jo leiteke zinema musikala.

Urtarrilaren 8an, martitzena, hasiko da zikloa, eta zezeilaren 14an amaitu. Sei film dira, baina hamabi saio izango dira, pelikula bakotxa bi bidar emongo dabelako. Proiekzino guztiak BilbaoArteko Art House Zineman izango dira, eta sartzea doban da.

Honeek dira aukeratutako filmak:

- Urtarrilak 8 eta zezeilak 14: La flauta mágica (Ingmar Bergman, 1975)

- Urtarrilak 10 eta 29: Don Giovanni (Joseph Losey, 1979)

- Urtarrilak 15 eta 31: Los cuentos de Hoffman (Michael Powell eta Emeric Pressburger, 1951)

- Urtarrilak 17 eta zezeilak 5: Orfeo (Claude Goretta, 1985)

- Urtarrilak 22 eta zezeilak 7: The Beatles: Eight days a week – The touring years (Ron Howard, 2016)

- Urtarrilak 24 eta zezeilak 12: A 20 pasos de la fama (Morgan Neville, 2013)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu