Bizipoza izakera bereziko umeek sortutako gabon-postalak zabaltzen dabil

Bizkaie! 2018-12-28 08:50   Kulturea

34 alkarte batu ditue Bizipoza Alkartean.

Bizipoza Alkarteak izakera bereziko ume eta familiakaz egiten dau lan. 34 alkarte batu ditue Bizipoza Alkartean, helburu bategaz: euskeraz eta sorkuntzatik, izakera bereziko ume eta familiakaz alkartasuna bizipozez lantzea. Lan hori egin ahal izateko, boluntario-sarea antolatzen dabiz, lan boluntarioa eginez zein ekarpen ekonomikoa eskainiz. Erakunde, talde zein norbanakoek alkartasunaren eta gizartegintzearen aldeko Bizipoza Alkartearen sarean parte hartzea nahi dabe.


Keinu bakotxa, opari bikotxa

Boluntario-sare hori handitzeko kanpainea da 53. Durangoko Azokan sortu eta 2018ko Gabon jaiei begira abiatutakoa. Goiburu nagusia da: Keinu bakotxa, opari bikotxa.

Gabon-postal bereziak sortu genduzan abenduaren 7an, Durangoko Azokan, Durangoko Ibaizabal ikastolan sormen-tailerra antolatuz: Bizipoza Alkartea osotzen daben alkarteetako 40 umek.

Hainbat boluntariok be hartu eben parte sormen-tailerrean; tartean, Imanol Agirretxe Realeko jokalari ohiak, Leire Bilbao idazleak, Arritxu Iribar kazetariak, Ainara Azpiazu ilustratzaileak, Abel Barriola pelotariak, Ramon Agirre eta Miren Gojenola aktoreek, eta Asisko Urmeneta marrazkilariak.


Gabon-postalak, papelezkoa eta digitalak

Sormen-tailer horretan umeakaz egindako irudigintza lan horretan oinarrituta, gabon-postalak egin zituen. Betiko posta bidez bialtzeko papelezko 1.000 postal zein posta elektroniko bidez bialtzeko postal digitalak.

Datozen asteotan ohiko posta bidez zein Internetez egingo deutsegu gonbita euskal herritarrei Bizipoza Alkarteko boluntario egin daitezan,b aita euren ingurukoak boluntario izaten animau daitezan be, gabon-postalak idatziz.

Durangoko Azokako standean izan genduzan eskuragai papelezko gabon-postalak, eta dozenaka herritar izan ziran gabon-postalak idatzi eta bialdu zituenak. Datozen egunetan Bizipozako kide diran alkarteetako kideen bidez zabalduko doguz oraindino esku artean ditugunak.

Interneteko kanpainea, barriz, www.bizipoza.eus webgunearen eta gure sare sozialen bidez egingo dabe. Webgunean boluntario egiteko aukerea ez eze, gabon-postal digitalak behera kargetako aukerea eskainiko dabe, nahi dauenak bere ingurukoei email bidez bialdu ahal izateko. Eta sare sozialetan be emon dabe kanpainearen barri.


Egin boluntario eta idatzi gabon-postala

Gabon-postalon helburua da nork bere ingurukoei Gabon zoriontsuak opatzea eta Bizipoza Alkarteko boluntario-sarean parte hartzeko deia lau haizetara zabaltzea.

Besteei emonez, guretzat jasoten dogulako.


Keinu bakotxa, opari bikotxa.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu