Aware proiektua Alex Txikonegaz joango da K2ra

Bizkaie! 2018-12-27 12:40   Euskaldunak munduan

Alex Txikonek abenduaren 28an hartuko dau hegazkina.

Alex Txikon Aware-ko kideakaz. | Ikusi handiago | Argazki originala



Lehenik eta behin, edur gailua probauko dabe, mendi erreskate dispositiboa, Internet of Things teknologiaren bidez funtzionetan dauena. Lore sareen bidez dabilen prototipoa da eta 6.000 metrotara probau eben Argentinan, baina, era berean, Bluetooth eta GPS Galileo teknologia zelan aplikau aztertzen dabiz. Alderdirik interesgarriena, gailuak bai mendian galdutako persona bat topetako, baita distantzia laburreko erreskatea egiteko be kapaz da.

Bigarrenik, Aware, mendien inguruan turismo iraunkorragaz bat egiten dauen proiektua da. Orain Airbnb, Multioptika eta bestelakoakaz lankidetzan dabiz, gizarte eta ingurumenagaz lotutako esperientzia turistikoak garatzeko helburuagaz.

Nepalera joan ondoren, mendiko gidari eta garraiolarien lan-baldintzak aztertuta, Argentinara joatea erabagi eben, eta 2019ko urtarrilean Pakistanera joango dira Alex Txikon eta taldea, dispositiboa probetan eta turismo iraunkorreko aukera guztiak aztertzen, espedizino honegaz batera doazen izakera sozialeko ganerako proiektuak gidatuz, besteak beste:

• Neguko garraiolariei aurrez aurreko zehaztapen guztiak emotea (30-40 persona artean).
• Eguzki-panelak emotea, Baltistan Fundazinoaren proiektuagaz lankidetzan.
• Sexu-hezkuntzako prestakuntzea eta ginekologia-azterketea inguruko emakume guztiei.

Bestalde, Aware proiektua BC3gaz alkarlanean ibiliko da BC3 proiektuan:

• Klima-aldaketearen eraginaren ebaluazinoa eta horren ondorioak, mendiko urruneko komunidadeen ongizatean laguntzen daben naturearen alderdietan, berbarako, erregimen hidrologikoetan, jatorri glaziarreko urioletan eta edur-jausietan. Horreen analisia egin eta identifikau ze egokitze-neurriak egiten dabizen.

• Azken aldian Karakorumeko glaziarretan eta mendi altuenetako klima aldaketak zehaztu nahi dira, aldaketa horreen giza ekarpenaren (antropogenikoa) garrantzia zehaztuz. Horrezaz gan, karbono-baltzaren eta beste aerosol batzuen jarraipena egingo da, urruneko tokietatik eskualderaino heldutakoak, eta prezipitazinoen historia ikertuko da isotopoen bidez.

• Klima-aldaketeari buruz sare sozialetan egindako zenbait kanpaina estrategikoren eraginkortasuna ebaluauko da.

Kirol arloaren barruko proiektu zientifikoez gan, Jon Barredo K2ra neguko espedizino batean parte hartzen dauen persona gazteena izango litzateke, baita K2 mendiaren lehenengo kanpamendura heltzen dan lehen arabarra be.


Alex Txikonek abenduaren 28an hartuko dau hegazkina

Bihar, abenduak 28, arratsaldeko 15:00etan, Alex Txikonek hegazkina hartuko dau Loiuko aireportuan (Bizkaia) K2ko neguko espedizinoaren erronkeari aurre egiteko. Bizkaitarra Kathmandura (Nepal) joango da desafio honetan bidelagun izango dituan taldeko eskalatzaile nepaldarren bila. Bertatik, Islamabadera (Pakistan) abiatuko dira alkarregaz. Hortik aurrera, urtarrilaren 2an, Madriletik abiatuko dira ganerako taldekideak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu