Giza-genomearen egokitzapen prozesua ikertuko dau Alex Txikonen espedizinoak

Bizkaie! 2018-12-21 13:18   Euskaldunak munduan

Neguko muturreko egoeretan altuereak eta oxigeno falteak zelako eragina daben aztertzea da asmoa.

'WinterTopAppeal by Alex Txikon' espedizinoko kideak. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bartzelonako Sant Pau ospitale Biomedikoko istitutuak Bartzelonako Unibersidade Politeknikoagaz, eta Bartzelonako Ospitale Klinikoagaz batera, K2-Xtreme Genetics Project izeneko ikerketa zientzifikoa jarriko dabe martxan. Nazinoarte mailan aitzindaria dan ikerketea izango da eta horren bitartez neguko muturreko egoeretan altuereak eta oxigeno falteak zelako eragina dauen aztertuko dabe.

Ikerketako emoitzen bitartez, genomearen erregulazino-mekanismoek muturreko egoera horreetara egokitzeko daben ahalmena neurtzea da kontua arnasketeari lotutako gaixotasunak osatzeko soluzino terapeutikoak garatzeko bidean.

Ikerketeak eragin genetikoa, fisiologikoa eta biomedikoa izango ditu ardatz trekkinga egiten daben mendizaleek Behe Kanpalekurainoko gerturatzean eta Pakistango K2 (8.611 m) mendiaren igoeran izango daben oxigeno faltea (hipoxia) berbagai hartuta.

Helburu nagusia faktore genetikoak aztertu eta horreei lotutako mekanismo erregulatzaileek muturreko hipoxia ipobarikoen aurrean zelako aldaketa fisiologikoak eragiten dituen atzemotea izango da.

Proiektuan parte hartuko daben ikertzaileak ondokoak dira: Jose Manuel Soria medikua; Emma Roca biokimikea; eta Laura Pelegrin medikua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu