20 erakundek BIKAIN Euskerearen Kalidade Ziurtagiriak jaso ditue

Bizkaie! 2018-12-19 08:42   Euskerea berbagai

Urteak dira euskerea lan-munduan sustatzeko bideari ekin geuntsala, arlo publikoan zein pribatuan.


Ebaluatzaileak

Bikain 10, zeugaz hamaika!
lelopean, BIKAIN ziurtagirien banaketa ekitaldien hamargarren edizinoa izan da bart Gasteizko Europa Jauregian. Urtemugea izanda, sorpresaz betetako ekitaldiaz gozau dabe bertaratutako 150 lagunek.

Danetara, 20 erakunde publiko eta pribatuk jaso dabe ziurtagiria; horreetatik hamaikak goi-mailako urrezko BIKAIN egiaztatu dabe, zazpik tartekoa dan zidarrezkoa eta bik oinarrizkoa. Aurten, 20 enpresa eta erakunde horreek Bikainegaz bat egin ostean, guztira 379 ziurtagiri banatu dira 10 urtetan, ekimen hau abian jarri zanetik. Ekitaldian Bingen Zupiriak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak, eta Miren Dobaranek, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak, parte hartu dabe.

150 pertsonatik gora batu dira Gasteizen egindako ziurtagirien banaketa ekitaldian. Aurtengoa, ganera, berezia izan da, hamar urte bete baititu BIKAINek. Bikain 10, zeugaz hamaika lelopean, ziurtagiria eskuratu daben erakundeetako ordezkariak, Ebaluatzaile Klubeko kideak, erakunde publiko zein pribatuetako, euskal kulturgintzako, administrazinoetako, alderdi politikoetako eta sindikatuetako ordezkariak bertaratu dira.

Hamargarren urteurrenean, ondoetorria berezia izan da, Txintxua Films-en Jantzea filmeko jantzarien koreografia eta musikeagaz. Ikus-entzunezko bereziak, bertsoak eta ebaluatzaileen zuzeneko bizipenak izan dira ardatz.

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azpimarratu dau inoizko baldintzarik onenak ditugula euskerea lan-munduan sustatzeko eta, bide horretan, Eusko Jaurlaritzearen konpromisoa nabarmendu dau: Urteak dira euskerea lan-munduan sustatzeko bideari ekin geuntsala, arlo publikoan zein pribatuan. Bide horretan giltzarri izan da Bikain Euskerearen Kalidade Ziurtagirien proiektua, eta ehunka enpresa eta erakunderen konpromisoa. Horreeei guztiei gure esker ona agertu nahi geuntsen proiektuak 10 urte bete dituan honetan. Zuei esker hamaika gara. Horregaz batera, gonbita egin gura deutset lagundu gaiezan Eremu Sozioekonomikorako Plan Estrategikoagaz batera edegitako bidean.


20 ziurtagiri

Jarduera ekonomiko desbardinetako 20 erakunde publiko eta pribatuk jaso dabe ziurtagiria hamargarren edizinoan. Lurralde banaketeari jagokonez, sei Bizkaikoak dira, hamahiru Gipuzkoakoak eta bat Arabakoa.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenaren eta Azpiegituretako sailburuak enpresa eta erakundeek euskerea sustatzeko bidean egin leiken ekarpena nabarmendu dau: Euskerea indartzeko bidea egunetik egunera idazten gagoz, eta datozen urteotan idatziko diran orrialdeotan protagonismo berezia izango dau Kanpo ebaluazino horreek BIKAIN Ebaluatzaile Klubeko kideek egiten ditue eta, gaur egun, lan sektore ezbardinetako 630 profesionalek parte hartzen dabe. Ziurtagiria lortu nahi daben erakunde publiko zein pribatu guztiek ebaluazinoa jaso eta gainditu behar dabe, eta lortutako emoitzearen arabera, hiru mailatako ziurtagiria jaso leikie: oinarrizko mailea (Baltza) gitxienez 200 puntu lortu dituenak (1.000 puntutik); tarteko mailea (Zidarrezkoa), gitxienez 500 puntu lortu dituenek; eta goi mailea (Urrezkoa), gitxienez 800 puntu eskuratu dituenek.


Bikain 10, zeugaz hamaika

Hamar urteotan euskerearen erabilerea indartu gura izan daben erakunde publiko eta pribatuei ekarpen kualifikatuak egin deutsee BIKAIN ziurtagiriak, baita euskerearen normalizazinoan egindako lana autortu be. Euskerearen Kalidade Ziurtagiria Eusko Jaurlaritzeak 2008tik emoten dauen ziurtagiri ofiziala, publikoa eta dobakoa da. Esparru sozioekonomikoan euskerearen presentziaren, erabilerearen eta hizkuntza-kudeaketearen normalizazino-mailea egiaztatu eta autortzen dauena.

Esangura horretan, BIKAIN hamar urte doa euskerearen erabilerea sustatzen. Hamaika izateko. Hamar urte erakundeei ekarpen kualifikatuak egiten. Hamaika esateko. Hamar urte hamarrak jarten. Hamaika ikasteko. Hamar urte Bikain ziurtagiriak emoten. Hamaika ikusteko. Hamar urte eta 379 ziurtagiri. 68.000 langile. Hamaika kontetako. Hamar urte euskerearen normalizazinoan. Hamaika harritzeko. Hamar urte hazten. Hamaika familia, enpresa, alkarte, erakunde, persona... Bikain 10, zeugaz hamaika. Zeugaz bat gehiago
baita BIKAIN. Hobea.

Hamar zenbakia bikaintasunaren sinonimoa da; baina BIKAIN Euskerearen Kalidade Ziurtagirien Banaketea ez da bikaintasunagaz konformetan eta horregaitik, egindako bideari eta lanari zor jakon errespetuagaz eta ahaleginagaz jarraitu nahi dabe. Ekitaldian ahalegin horren parekoa egin daben erakunde publiko eta pribatuen lana autortu da hamar urte honeetan guztietan.


2018an, Euskerearen Kalidade Ziurtagiria eskuratu daben erakunde publiko eta pribatuen zerrendea ondorengoa da:

ELKARKIDETZA BGAE (Oinarrizkoa).

IKEI RESEARCH & CONSULTANCY, S.A. (Oinarrizkoa).

CENTRO DE ESTUDIOS INATEC (Tarteko mailea).

EUSKALDUNA JAUREGIA (Tarteko mailea).

FCC MEDIOAMBIENTE, S.A. (HERNANI-URNIETA) (Tarteko mailea).

GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA UPV/EHU (Tarteko mailea).

GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEA (UPV/EHU) (Tarteko mailea).

GKN DRIVELINE ZUMAIA (Tarteko mailea).

MUTUALIA (GIPUZKOA) (Tarteko mailea).

ABELUR KOOPERATIBA ELKARTEA (Goi mailea).

BETIKO IKASTOLA S.COOP (Goi mailea).

FAGOR KOOPERATIBA (Goi mailea).

LEA ARTIBAI IKASTETXEA (Goi mailea).

ITSASONDOKO UDALA (Goi mailea).

TOLOSAKO UDALA (Goi mailea).

OARSOALDEA GARAPEN AGENTZIA (Goi mailea).

OTXANDIOKO UDALA (Goi mailea).

UNIBERTSITATE ZERBITZUETARAKO EUSKAL IKASTETXEA (Goi mailea).

UZEI (Goi mailea).

ZESTOAKO UDALA (Goi mailea).

ZURRIOLA IKASTOLA IKE (Goi mailea).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu