FamiliARTEAn 2018 Markina-Xemeinen

Bizkaie! 2018-12-18 08:45   Kulturea

Ekimenaren ardatzak familia eta artea dira eta artearen barruan, aurten musikea izango da ekintza guztiak lotzeko haria.

Igaz hasitako bideari jarraituz aurten be FamiliARTEAn ekimena antolatu dau Gabonetako opor egunetarako Uhagon kulturguneak, Markina-Xemeingo udalaren laguntzinoagaz.

Aurten, igaz baino egun bat gehiago izango dau egitarauak, 5 egun: Abenduak 23, 26, 27, 28 eta 29, hain zuzen be.

Ekimen honen ardatz nagusiak familia eta artea dira eta artearen barruan, aurten musikea izango da ekintza guztiak lotuko dituan haria.

Familia eta arteaz gan, natureagaz hartu-emonak eta tradizinoak berreskuratzea be badira ekimen honen helburuak.

Batez be familiei zuzendutako ekimena da baina tarte berezi bat egin nahi izan jake 10 urte ingurutik gorakoei; horreei zuzenduta egongo dira abenduaren 26 goizeko tailerra eta 28 arratsaldekoa.

Kontuak kontu, ekintza guztiak Uhagon kulturgunean izango dira.

 

Egitaraua (Abenduak 23, 26, 27, 28, 29)

23an, zapatua, 11:00 - 14:00 Neguari ondo etorri gunea.

Azoka bat egongo da Uhagon kulturguneko kanpokaldean 11:00 – 14:00etara.

Azoka hau publiko guztiei zabalik badago be, ume eta familientzako atonduta dago.

Aurten, galduta edo galtzear dagozan lanbide batzuk ezagutzera emongo dira: Buztingintzea, Egur lanketea eta zelan ez Ikazkinena.

Goizeko 11:00etan, aurkezpen antzerkia eta Txondorreraino ibilbide antzeztua.

11:00etan, azokearen aurkezpen antzeztua egingo da. Ondoren, Txondorrera joango gara (ibilbide antzeztua) ea ikatza prest dagoan ikusi eta txondorrari bai ikazkinen lanari buruz gehiago ikasteko. Uhagonetik txondorrerako bidea be sorpresaz betea egongo da.


12:00ak inguruan, Uhagonera bueltauko gara. Tailer eta erakustaldi honeek egongo dira:

o Zeramika tailerra: Buztinagaz, bakotxak nahi dauena egiteko aukerea egongo da. Antxina gure aitita-amamek baserrietan erabilten zituen buztinezko pegarra batzuk be egongo dira ikusgai.

o Egur taila erakustaldia: Egur langile bat egongo da lanean. Lana zelan egiten dauen ikusi ahal izango da.

o Txalaparta tailerra: Txalapartea ezagutu, probetakoo aukera egongo da.

o Animalien erakusketea (batez be hegaztiak egongo dira ikusgai: antzarrak, faisanak, ahateak, oiloak, oilarrak...). Baina aurten, baita poniak, txarriak eta ahuntzak be. Animaliei buruzko informazinoa eta bitxikeriak ezagutzeko aukerea izango dabe hurreratzen diranek.

o Gaztaina erreak egongo dira.

Guztia doban izango da. Ez da izenik emon behar tailerretan parte hartzeko.

 

26an, eguaztenean, 11:00 – 13:00 Bideoklip bat egin tailerra.

Animazinoko bideoklip bat sortuko dogu, parte-hartzaileek aukeratutako kantu batetik abiatuta, taldeka. Rotoskopia* edo Stop motion* lako teknikak erabiliz eta taldekideek egindako irudi edo figurakaz sortuko dogu animazinoko bideoklipa.

Ez da behar ezelako ezagutza teknikorik, gogoa eta irudimena baino!

*Rotoskopia

*Stop Motion

Nori zuzenduta: 10 urtetik gorakoei.

Tailerra emongo dabenak: Begira alkarteko kideak.

 

26an, eguaztenean, 17:30 - 18:30 Zinema kontzertua

Animazinoko 7 film labur, zuzeneko musikeagaz, familiei zuzendutako ikuskizuna.

Filmak: The little bird and the caterpillar, 4’20 min. Cinema dehors, 2’40min. Fetch, 1’33 Byron y la pulga. 7′ Le dragon et la musique, 8’26 In a cage, 6′ Belly flop, 4’52.

Film guztiak animazinokoak dira eta alkarrizketa bakoak.

Zinetxiki nazinoarteko zinema jaialdian parte hartu daben filmak dira (Zinemaldi hau Begira alkarteak antolatzen dau).

Musikariak: G. Endaya Willie, multinstrumentistea eta Javier Salutregui, pianistea.

Gomendatutako edadea: urte bitik gora.


27an, eguenean, 11:00 – 13:00 Looplooploop familientzako tailerra

Loop station tresnea ezagutu eta gure abestiak sortuko doguz. Ganera, soinuei koloreak eta formak jarriko deutseguz. Nori zuzenduta: 6 urtetik gorakoei eta horreen familiei.

Sormen lantegiak gidatuta.


28an, barikuan, 16:00 – 17:30 eta 17:30 – 19:00 Trakamatraka tailerrak

Trakamatraka: Musika aniztasuna, sormena eta irudimena, birziklatzea eta ingurumenagazko errespetua bateratzen dituan proiektua. Tailer bi eskainiko ditue. 

16:30-17:30: 10 urtetik gorakoei zuzenduta: Gorputza, beatbox.a, loop station-a eta teknologia barriak erabiliz musikea eta musika tresnak sortzeko tailerra.

17:30-19:00: 4 urte ingurutik gorako umeei eta horreen familiei zuzenduta: Material berziklatuagaz hainbat instrumentu sortu eta horreekaz orkestra txiki bat sortzea.


29an, zapatuan, 11:00 – 12:30 Turrupa familientzako tailerra

Gorputza instrumentu musikal legez erabilten hasi eta eskura daukaguzan beste instrumentu batzuk erabilita esperimentau eta olgau. Nori zuzenduta: 6 urtetik gorakoei eta horreen familiei.

Sormen lantegiak gidatuta.


Oharra:

Tailerrak dobakoak dira baina izena emon behar da Uhagonen, abenduaren 21erako. 946166303.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu