Gaur estreinauko da euskeraz 'Ploey' film islandiarra

Bizkaie! 2018-12-14 08:03   Zinemea

Euskadiko eta Nafarroako zinema-aretoetan estreinauko dabe.

Zineuskadik Zinema Euskeraz programearen azkeneko estreinaldi komertzialagaz eta Zinegabonak egitasmoagaz emongo deutso amaierea urteari.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Zineuskadiren bidez  komunikazino kulturalerako bitarteko legez euskerearen erabilerea sustatzeko filmak eskaintzen jarraitzeko asmoa dau eta horregaitik aste honetan familia-giroko Ploey (Islandia-Belgika) egongo da ikusgai zinema-aretoetan.

Árni Ásgeirsson zuzendariaren animazinoko film dibertigarri eta hunkigarri honek txori gazte baten istorio ederra dakar. Txikienentzako sortua izan bazan be, familia giroan gozetako aproposa da txori maitagarri honen abenturea. Bere familiak udagoienean alde egiten dauen sasoian, txoria oraindino ez da hegaz egiteko kapaz. Hori dala eta, Artikoko negua pasau beharko dau, arerio basatiei aurre eginaz, baita bere buruari be, hurrengo udabarriak familiagazbat egiteko. Bidean, askotariko espezieetako lagunak egingo ditu, eta eurek lagunduko deutsie helburua beteten. Baina… lortuko ete dau txoriak familia eta benetako maitasuna ezagutzea?

Zinegabonak programea be barrituta itzuliko da euskerazko emonaldi, zozketa eta familia osoarentzako stop motion zinema-tailerrakaz. Aurten, ondokoak dira hitzorduak: abenduaren 26tik 30era, Donostiako, Bilboko, Errenteriako, Iruñeako, Zornotzako eta Urruñako zinema-aretoetan, Eitb eta EZAEren lankidetzea tarteko dala. Ganera, Barakaldon egiten dan Gabonetako Pin-UGPan be egongo da (Abenduaren 22, 23 eta urtarrilaren 3 eta 4) ume txiki zein gazteentzako film biren emonaldi bikotxakaz. BEC-eko filmetara sartzea doban izango da PINerako sarrereagaz. Ganerako Zinegabonakeko saio eta tailerrak €1eko balio sinbolikoa izango dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu