Vicente Atxa, Mondragon Unibersidadeko errektore

Bizkaie! 2018-12-11 08:37   Kulturea

Aurreko lau urteetan be berak bete dau kargua.

Vicente Atxa (argazkia: Mondragon Unibersidadea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Mondragon Unibersidadeko Kontseilu Errektoreak batzarra egin dau, hurrengo lau urteotan unibersidadearen buru izango dan errektorea aukeratzeko. Orain arte karguan egon dan Vicente Atxa aukeratu dau Kontseiluak, aho batez. Hartara, Atxak beste lau urte egingo ditu karguan, orain arte be bera izan dalako errektore.

2015eko urtarrilean aukeratu eben lehenengoz Atxa errektore. Berrautapen prozesuan, fakultadeetako zuzendaritza-batzordeetako lehendakari eta ordezkariek hartu dabe, baita unibersidadeko parte diran enpresa eta erakundeetako ordezkariek be.

Atxak 52 urte ditu eta errektore izan aurretik, Mondragon Unibersidadeko Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria eta Unibersidadeko Zuzendaritza Kontseiluko kidea izan zan. Vicente Atxak elektronikako goi-mailako ingeniaritza-ikasketak egin zituan Goi Eskola Politeknikoan bertan, eta elektronikan eta komunikazinoan doktorea da Erresuma Batuko Staffordshire Universityn.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu