'Txarriboda' gaur Szenatokian

Bizkaie! 2018-12-06 10:04   Kulturea

 Sormen Bekea emongo dabe gaur, Argizaiola sarien lekukoa hartuko dauena.

Durangoko Azokeak abiarazotako Sormen Bekea emongo dabe gaur, abenduak 6. Sormen Beka honek Argizaiola sarien lekukoa hartuko dau.

Gaur be Landakon izango diran ekitaldien artean batzuk nabarmentzekotan, Hika Teatroa taldeak 19:00retan eskainiko dauen Txarriboda lana aitatuko deutsuet. Hitzordua Szenatokian, arte-eszenikoen plazea dozue.

Edozelan be, Saguganbaran, Txiki eta handien plazan Pello Añorgak eta Jokin Mitxelenak eskainiko daben Zupankapaloak lana be gogoan hatzekoa da (11:00)

Ezin ahaztu, Areto Nagusian izango dan Gogoetaren Plazea; Benito Lertxundi izago da protagonista Lander Arretxeak gidatuta (12:30)

Kabi@n, barriz, arratsaldeko 15:30ean, jolassak probetako aukerea egongo da: game erauntsia eta Izarkom minecraft zerbitzaria, Foundation, Wonder Boy: The Dragons Trap eta Errealidade Birtualean Asseto Corsa.

Egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu