Arkitekturea eta artea, Guggenheim Museoan

Bizkaie! 2018-12-05 10:27   Kulturea

Azken hamarkada bien inguruko gogoetea dakar Architecture Effects erakusketeak.

Erakundeetako arduradunak eta komisarioak, 'Lorategia' eremuan (argazkia: Guggenheim Bilbao Museoa) | Ikusi handiago | Argazki originala

Arkitekturea teknika hutsa baino gehiago da. Ingurua eraldatzeko gaitasuna dauka, 1997an Bilbon jazo zan legez: Guggenheim Museoaren inaugurazinoak goitik behera aldatu eban uriaren izakerea. Kontzeptu horretan sakondu, gogoetea egin eta arkitektureak eta arteak dituen hartu-emonak jorratzea da erakusketa barriaren asmoa.

Alor bi, artea eta arkitekturea, diranez ardatza, erakusketa barriak komisario bi ditu: Manuel Cirauqui, Bilboko Guggenheim Museokoa; eta Troy Conrad Therrien, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museokoa. Azken hamarkada bietan gizarteak izan dauen garapena azaltzen ahalegindu dira, bakotxa bere alorretik.

Airlock eremuak zabaltzen dau erakusketea. 1997ko gizartea eta teknologiek orduko gizartean eben eragina erakusten da bertan, sasoi haretako materialen eta agirien bidez. Bilboko Guggenheim eregiteko be, teknologia digitalak erabili ziran, eta horrek ekarri eban barritasuna. Arkitektureak efektua eragin eban. Hortik dator Architecture Effects izenburua.

Bigarren eremua, Lorategia, da erakusketako gune nagusia. Artelanak eta lan arkitektonikoak agiri dira bertan, eskultura, prototipo, maketa, bideo eta animazinoen bidez. Artearen eta arkitekturearen arteko alkarrizketea dala dinoe komisarioek. Hamar arkitektoren lanak batu ditue.

Architecture Effects Bilbon egongo da, 2019ko apirilaren 28ra arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu