Ziortza Alonsoren kartelak iragarriko dau XIX. Leioako Pop Rock Lehiaketea

Bizkaie! 2018-12-04 12:47   Musikea

Bozketan 611 lagunek hartu dabe parte.

Urtero egiten dabe Leioako Pop Rock Lehiaketea, 2019koa 19. edizinoa izango da. Berau iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketeak, baina, aurten bete dau hamargarren edizinoa. Aterpe Leioa Gazteguneak egin eban deialdia, eta dagoeneko aukeratu dabe irabazlea.

Portugaleteko Ziortza Alonsoren kartelak irabazi dau lehiaketea, Zein da pentagraman dagoen abestia? Aurkitu ezazu eta jarraitu bere leloa izeneko kartelari esker. Herritarrek botoa emon ahal izan dabe irabazlea aukeratzeko, eta 611 lagunek hartu dabe parte. Horreen eretxia eta epaimahaiarena hartu ditue kontuan Ziortza Alonsoren lana aukeratzeko. 

Kartel Lehiaketea 14 eta 35 urteko gazteentzat izan da aurten. Irabazleari 600 euro emongo deutsiez. Ganera, lehiaketara aurkeztu diran kartelak ikusgai egongo dira Aterpe Leioa Gaztegunean bihar arte.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu