'Lehen eta bigarren mailetako ikasleen ardurak mimo handiz jagon behar dira'

Bizkaie! 2018-11-27 10:06   Kulturea

Zazpi emakume errektore lehen aldiz batu dira genero bardintasunaren erronkak aztertzeko.

Castellóko Universitat Jaume I-n, Espainiako unibersidade publikoen errektoreen goi bilerea izan da bart, Unibersidadeak gizon eta emakumeen arteko benetako bardintasuna lortzeko aurrean dituan erronken inguruan gogoetea egiteko. 'Generoari buruzko unibersidade politikak, eztabaidan izenburupean, topaketan ondoko errektore honeek parte hartu dabe: Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibersidadekoak; Eva Alcón Universitat Jaume I-koak; Pilar Aranda Granadako Unibersidadekoak; Margarita Arboix, Bartzelonako Universitat Autònomakoak; M. Vicenta Mestre, Valentziako Universitatekoak; M. José Figueras Universitat Rovira i Virgilikoak; eta Antonia Peña, Huelvako Unibersidadekoak. Horreek aztertu ditue genero bardintasunaren arloan unibersidadeetan gauzatutako politiken arrakastak eta ahulguneak.

UPV/EHUko errektoreak topaketa honen garrantzia azpimarratu dau: Lehen aldia da herrialde honetako errektoreak halakotzat batuko garela, eta horrek aukerea emongo deusku Unibersidadeko jarduerearen hainbat alderdi genero ikuspegitik aztertzeko. Orain urtebete, hiru errektore baino ez ginan eta, orain, zifra horren bikoitza gainditu dogu. Unibersidadearen instantzia gorenetan emakumearen presentzia normalizetea denpora tarte laburrean lortu beharreko helburua da.

Hezkuntza Ministerioaren azken datuen arabera, Espainiako unibersidadeetan matrikulautako emakumeen kopurua ikasle guztien % 54 da. Halan da be, emakumeen presentzia ez da irakasleen % 40ra heltzen, eta, maila gorenean —katedradunen kategorian—, % 20 da bakarrik. Unibersidade publikoen gobernu egitureari jagokonez —beren alkarteen sufragioaren bidez Errektoreordetzan sartzen dan personea aukeratzen daben unibersidade bakarrak dira—, une honetan, emakumezko 7 errektore baino ez dagoz 50 unibersidadeetan.

Topaketea amaitzeko, ondorioak azaldu eta Castellóko Adierazpena irakurri dabe. Esangura horretan, hiru ardatz nabarmendu ditue genero bardintasunean aurrera pausuak emoteko: trebakuntzea, ikerketea eta kudeaketea edo aitzindaritzea. Aho batez adierazo dabe: lehen eta bigarren mailetako ikaslen ardurak mimo handiz jagon behar dira trebakuntzako estereotipoakaz amaitzeko.

Jaume I, Unibersidadeko Eva Alcón errektoreak eskerrak emon deutsoz UJIko Isonomia Fundazinoari emakume errektoreen lehenengo batzarra atontzeagaitik eta genero bardintasunaren arloan politika eta jarrera bateratuak zehaztuko diralako aurrerantzean, baita mundu mailan be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu