Enkarterriko film labur onena: Iker Arce-ren '¿Quieres que hoy te bese?'

Bizkaie! 2018-11-27 07:55   Zinemea

Publikoaren Sari Berezia: José Manuel Herraiz-en (España) El Astronauta-ri emon deutsie.

37. Enkarzineko palmaresa:

- Film labur onena: Jeannice Adriansens-en (Bélgica) Springtij.

- Argumentudun Film Labur onena: Polo Menárguez-en (España) Invierno en Europa.

- Film labur-dokumental onena: Polo Menárguez-en (España) Congenita.

- Animazinoko Film Labur onena: Léa Cousty, Chloé Astier, Raphaël Guez, Mélanie Fourgeaud, Hugo Bourriez eta Victoire Le Dourner-en (Francia) Sur Mesure.

Publikoaren Sari Berezia: José Manuel Herraiz-en (España) El Astronauta.

- Enkarterriko Film Labur onena: Iker Arce-ren (Balmaseda) ¿Quieres que hoy te bese?

 

Lehiaketearen historia

2001 urtean, Zallako herrian, Encartaciones Amateur Zinema eta Bideo Lehiaketearen hogeigarren edizinoa egin zan.

1979an, Zallan egindako lehen amateur zinema lanen egileek, Urria taldea osotu eta 1980an Urria taldeak lehenengo Muestra de Cine Amateur en Super 8 antolatu eban. Hiru urte iraun zituan eta 1984an erakusketea zen ekitaldia lehiaketa bihurtu zan.

Bizkaiko Foru Aldundia eta Enkarterriko Kultur Alkartea izan ziran laguntzaileak eta urtero Enkarterriko herri batean egitea erabagi eben.

Hiru urtez egin eben herri aldaketa hori eta 1987. urtean, Urria taldeak hartu behar izan eban antolakuntzearen ardurea eta lehiaketea Zallan finkatu zan. Halan da be, amateur zinemea bultzatzeko asmoz, 1991ra arte, lehiaketearen emonaldiak Enkarterriko herri batzuetan antolatzen ziran eta azken jardunaldia eta sari banaketea Zallan. Gaur egun bai emonaldiak, bai azken jardunaldia eta sari banaketea be Zallan egiten dira.

Super 8 izan da formato bakarra lehiaketan urte askoan baina denborea pasau ahala ikusentzuteko munduan gauzak aldatzen joan dira eta bideoaren agerpenak upealako indarra izan eban. Esangura horretan, 1998an VHS formatoa onartu eben lehiaketan.

Bai kartelak, bai urtero banatzen diran sariak, lehiaketearen lagunak diran artista bik egiten ditue. Ganera artiston lanak bakarrak dira.

Gaur egun, Urria Zinemeak lehiaketea antolatzeko dituan diru-laguntzinoak Zallako Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak emoten ditue. BBK-k kartelak, lehiaketearen oinarriak eta esku-programak egiten ditu. Eroski, Bar El Balcon, Pub Iris, Pub Giroa eta Oreka Antzokiak lehiaketearen prestakuntzan hartzen dabe parte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu