Hezurbeltzak taldeak mugak hausi gura ditu

Bizkaie! 2018-11-27 07:59   Musikea

Eszenatokietan ez ohiko eskaintzea dakar Hezurbeltzak taldeak.



Hezurbeltzak
proiektuak ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista batu ditu eta taldearen zuzeneko emonaldietan musikea gainditzen dauen uniberso propioa sortzen da. Kantu eta testuetan, besteak beste, emigrazinoa, gizarteko personaia baztertuak eta horreen inguruko istorioak plazaratzen dira, poetikea, kritikea, umorea eta edertasuna buztartuz eta atrezzo eta giro sinplearen barruan aurkeztuak. Eszenatokietan ohikoa ez dan eskaintza berezia da Hezurbeltzak taldeak dakarrena.

Jon Maia Soria taldeko abeslaria eta letragilea da. Musika arloan, hainbat musika talde eta abeslarirentzat egin ditu kantuen berbak, eta Karidadeko Benta taldearen sortzaile abeslari eta letragilea izan zan. Idazlea, dokumentalgile eta komunikabideetan kolaboratzailea da.

Gorka Hermosa akordeoilaria: CIA-IMC UNESCO 2014 Konposizino sariaren irabazlea izan da. Haren konposizinoak Washington-eko National Opera edo Berlingo Filarmonika lako lekuetan jo izan ditue. Txina, Iran, Hegoamerika eta Europan kontzertuak emon izan ditu.

Pitti: Gitarrajolea: ESMUC-en, Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan lizentziaduna da jazz eta musika modernoan. Gaur egun gitarra akustiko eta elektrikoan irakaslea da bertan. Estadu espainiarreko hainbat eta hainbat taldegaz lan egin izan dau: Los Secretos, Celtas Cortos, La Cabra Mecánica, Manolo Escobar eta abar.

Donostiako Alde Zaharreko Rekalde tabernan egindako prentsaurrean ondoko gonbidaduak be izan dira: Agus Rodriguez, tabernako buru eta Francoren sasoiko etorkinen semea eta sustraiei uko egin barik euskereari upealako bultzadea emon deutsona; Pakita Retos, 91 urteko Gernikako bonbardaketatik bizirik urten ebana eta Esso Romeo, Boli kostako etorkizuna, Iruneko mugaraino heldutako etorkina.

Zuzenekoei jagokenez, Zestoatik bueltan Bilboko Bira gunean izango dira abenduaren 1ean, 20:00retan. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu