'Mi obra maestra'

Karolina Almagia 2018-11-26 09:39   Zinema kritikak

Nahiz eta topikoen munduan ibili eta karikaturea hurregi egon, momentu dibertigarriak ditu filmak.

- Zuzendaria: Gastón Duprat.

- Gidoia: Andrés Duprat.

- Aktoreak: Guillermo Francella, Luis Brandoni, Raúl Arévalo, Andrea Frigerio, María Soldi, Alejandro Paker, Pablo Ribba, Roberto Peloni, Mucio Manchini, Julio Marticorena, Santiago Korovsky, Melina Matthews, Mahmoud Azim, Mohamed Nafad...

- Produktoreak: Televisión Abierta / Arco Libre / Mediapro.

- Generoa: Komedia.

- Iraupena: 100 min.

- Herrialdea: Argentina.

- Balorazinoa: 3/5

Aurreko filman, El ciudadano ilustre, Gastón Duprat zinemagile argentinarrak literatur munduko jarrera eta jokabidea eta faltsukeria kritikau bazituan be, orain barriro ekin deutso gaiari, baina arte arloa ardatz hartuta.

Arteak eta ekonomiak alkar ulertzeko ardura edo buruko min guztiak alde batean itxi behar dirala eta arteagaz zerikusirik ez daben beste faktore batzuk irabazten dabela mundu horretan salatu gura dau film honek. Baina ez hori bakarrik. Artista batzuen zelebrekeriak eta miseriak, argentinar gizartearen iruzurragazko maitasuna, gizarteko alkarteen puntako jarrera lotsabakoa eta adiskidetasunaren balioa be agertzen dira komedia honetan.

Nahiz eta topikoen munduan ibili eta karikaturea hurregi egon, momentu dibertigarriak ditu filmak eta, batez be, Guillermo Francellaren eta Luis Branzoniren interpretazino miresgarriak. Gorabehera askogaz, istorioa hankaz gora joateko dagoanean, barriro egiten dau gora amaieran eta lortzen dau irribarre bategaz urtetea zinema-aretotik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu