‘Gazteak eta euskerea' jardunaldiak gaur eta bihar

Bizkaie! 2018-11-22 13:00   Euskerea berbagai

Biharko lau mahai-inguru eta 40 adituk beren eretxiak emongo ditue.

Euskararen Aholku Batzordeak Gazteak eta euskerea. Gauzatutako praktiken gaineko gogoetarako jardunaldiak antolatu ditu, gaur eta bihar, Donostian Euskal Herriko Unibersidadeak (UPV/EHU) dauen campusean (Joxe Mari Korta eraikinean). Gaur, Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak emon deutse hasierea topaketei eta, haren ostean, gai honen inguruko bestelako berbaldiak izan dira. Biharko jardunaldirako lau mahai-inguru antolatu dira eta 40 adituk beren eretxiak emongo ditue gai honen inguruan. Hitzordu honen helburua da gazteei zuzendutako egitasmo, ekimen eta jardueren inguruan gogoetea egitea.

Gaur, ondokoak izan dira hitzaldiak:

9:30-9:45: Sarrerea. Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea.
9:45-10:15: Gazteriaren argazkia. Ander Añibarro, Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendaria.
10:15-11:00: Hitzaldi nagusia: Gazteria eta Hizkuntza. Jone Goirigolzarri, Deustuko Unibersidadeko irakaslea.
11:45-12:05: Gazte hiztunak. Asier Basurto (Soziolinguistika Klusterra).
12:20-12:40: HIGA! Hizkuntza Gitxituetako Hiztun Gazteen II Topaketea. Beñat Garaioren eskutik.
12:55-13:15. Gazteak eta Euskereari buruzko lantaldea: Eusko Ikaskuntza. Anjeles Iztueta, Libe Alvarez, Joseba Fernandez de Landa.
13:30- 14:00: Eguneko Ondorioak: Jone M. Hernandez, Gazteen Unibersoa eta Euskera Batzorde-atal Bereziko zuzendaria. Josune Zabala, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazinorako zuzendaria.


Bigarren egunean, lan-taldeetan gogoetea egingo da eta helburua praktikak konpartidutea izango da:

- Euskerea batzeko gunea:

Gidaria: Iñaki Eizmendi. Euskerearen Aholku Batzordearen Gazteen Unibersoa eta Euskera Batzorde-atal Berezia. Ebete enpresa.

Estibaliz Amorrortu, Euskerearen Aholku Batzordearen Gazteen Unibersoa eta Euskera Batzorde-atal Berezia. Deustuko Unibersidadea.

Maialen Olabe, Euskerearen Aholku Batzordearen Gazteen Unibersoa eta Euskera Batzorde-atal Berezia. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua.

Miren Segurola, Euskerearen Aholku Batzordearen Gazteen Unibersoa eta Euskera Batzorde-atal Berezia. UEMA.

Teresa Zinkunegi, Euskerearen Aholku Batzordearen Gazteen Unibersoa eta Euskera Batzorde-atal Berezia. Gipuzkoako Foru Aldundia.

Idoia Murua Azkue, Gipuzkoako Foru Aldundia.

Ane de la Presa EuskarAbentura egitasmoa.

Imanol Zabaleta EuskarAbentura egitasmoa.

Jokin Uranga, UEMA.

Edurne Ramón, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako teknikaria.

Hiart Legarra, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako teknikaria.


- Euskerea sasoian:

Gidaria: Jaime Altuna, Euskeraren Aholku Batzordearen Gazteen Unibersoa eta Euskera Batzorde-atal Berezia. EHUko irakaslea.

Koikili Lertxundi, Euskararen Aholku Batzordearen Gazteen Unibertsoa eta Euskara Batzorde-atal Berezia. Kirolaria.

Pablo Suberbiola, Soziolinguistika Klusterra.

Oskar Rodriguez Muñoz, BKL Beasain Saski Alkarteko koordinatzailea.

Xabier Abascal, Errealeko Hezkuntza arduraduna.

Dorleta Ugalde, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako teknikaria.

Jon Iriberri, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako teknikaria.

Amaia Gezala, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako teknikaria.

Manu Gañan, Alkarbide.

Goizane Arana, UEMA.

Susana Santor, Athlon enpresa.

Juan Ignacio Errazti, Arabako Foru Aldundiko kirol teknikaria.

Ander García, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako teknikaria.

 
- Euskerea sorgune:

Gidaria: Ixiar Eizagirre, Euskeraren Aholku Batzordearen Gazteen Unibersoa eta Euskera Batzorde-atal Berezia. Bertsozale Alkartea.

Beñat Vidal, Bertso Udalekuak eta Ahots baten Sormen Egonaldia egitasmoak.

Itxaso Paia, Bertso Udalekuak eta Ahots baten Sormen Egonaldia egitasmoak.

Iñaki Lazkano, Gazte Sortegiak egitasmoa.

Oihane Perea, Gazte Sortegiak egitasmoa.

Mikel Artola, Bertso Udalekuak egitasmoa.

Eneritz Artetxe, Gazte Sortegiak egitasmoa.

Nekane Goikoetxea, Mondragon Unibersidadea.

Leticia Garcia, Mondragon Unibersidadea.

Josune Zabala, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazinorako zuzendaria.

 

- Euskerea zabalgune:

Gidaria: Jon Lamarka, Euskerearen Aholku Batzordearen Gazteen Unibersoa eta Euskera Batzorde-atal Berezia. Euskadi Gaztea Irratia.

Izaskun Jauregi, Euskerearen Aholku Batzordearen Gazteen Unibersoa eta Euskera Batzorde-atal Berezia. Galtzagorri Alkartea.

Miren Elixabete Larrinaga, Euskerearen Aholku Batzordearen Gazteen Unibersoa eta Euskera Batzorde-atal Berezia. EHUko irakaslea.

Maddi Orcajo, Galtzagorri.

Gaizka Izagirre, Gaztezulo.

Xuban Zubiria, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua.

Haizpea Abrisketa, Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseilua.

Alexander Padilla, EITB.

Xabier Zabaleta, Pausoka.

Oihane Agirre , Goiena.

Jone Aboitiz, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako teknikaria.


Eusko Jaurlaritzako zenbait sail eta erakunderen ordezkariak egoteaz gan (Ogasuna eta Ekonomia Saila, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Hezkuntza Saila, HABE, EITB, IVAP), Euskerearen Aholku Batzordean EAEko hiru foru-aldundiek, Euskaltzaindiak, Eudelek, hizkuntza-arloan adituak diran 39 personak eta Eusko Legebiltzarrak proponidutako 5 kidek be parte hartzen dabe.

Euskerearen Aholku Batzordeak bost batzorde-atal ditu eta urtean zehar batzen dira euren agenden jarraipena egiteko: Gazteria eta Euskera batzorde-atal berezia; Euskerea Ingurune Digitalean sustatzeko batzorde-atal berezia; Euskerearen Erabilerea eta Gizarte Aktibazinoa sustatzeko batzorde-atal berezia; Toponimiako batzorde-atal berezia; eta Terminologia batzorde-atal berezia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu