Euskal Herri osoko musikariak batu, ahots bakarra sortzeko

Bizkaie! 2018-11-19 10:11   Musikea

Esker 1000  egitasmoa ezagutzera emongo dabe. Baionan, hilaren 24an.

Datorren zemendiaren 24an, Euskal Irratiak eta Musika Bulegoa erakundeek Baionako Lauga gelan musika arloko eta mugaz gaindiko Esker 1000  egitasmoa ezagutzera emongo dabe. Baionan, hilaren 24an, 100 bat musikarik parte hartuko dabe, besteak beste, Niko Etxart, Xabi Solano (Esne Beltza), Alex Sardui (Gatibu), Watson eta Jexusmai Lopetegi (Akelarre), Xabi Camarero (Urtz), Iker Lauroba (Lauroba) eta Iholdi Beristain (Go!azen).

1000 musikari batzeko desafioa lortzeko bidean dago. Euskal Herri osotik joango diran 300 musikarik (amateur edota profesional) bat egin dabe Esker 1000 egitasmoagaz eta, esangura horretan, hilaren 24an, horreetako 100 batuko dira eta sekula antolatu ez dan performance berezian parte hartzeko deiari erantzun deutsie: aho bakar batez, Niko Etxart-en Euskal Rock n’ Roll kantua, lehen rock kantua euskeraz, alkarregaz abestea.


Inspirazino iturria

Esker 1000 proiektuak inspirazinoa Italian egindako Rockin’1000 ekitalditik hartu dau. Rockin’1000 rock taldean, musikarien gehiengoa Italiarra da, baina beste hainbat herritik be badatoz, besteak beste, Canada, Mexiko, Ingalaterra, Austria, Bosnia eta Alemaniatik.  Izenak adierazoten dauen legez, taldeak gitxi gorabehera 1000 musikari batzen ditu, eta aldi berean ari dira.

Oinarrian, antolatzaileek Foo Fighters taldearen arreta deitu nahi eben, kontzertu
baterako etorri eitezan Cesena urian.

2015ko garagarrilean beraz, 1000 musikari batu ziran, eta Foo Fighters taldearen kantu bat eskaini eben.

Erantzuna upealakoa izan zan eta ondorioz, Foo Fighters taldeak kontzertua emon eban Cesena urian. 2006an ekimenak kontzertu oso bat antolatu eban (13.000 lagun batu ziran); gaur Rockin’1000 taldeak ekitaldiak egiten segiduten dau: summer camp (egonaldiak) udan antolatzen ditu, performance bat egin dabe New Yorkeko artista bategaz, eta Seulen bat egiteko asmoa dabe.


Helburuak:

- Esker 1000 proiektuaren inspirazinoa horixe da, baita rok euskaldunaren balorizazinoa eta difusinoa be.

- Berpizte kulturalaren oinarria izandako Euskal rokari eta musikariak omentzea.

- Ekitaldi erraldoi baten bitartez, euskal roka eta are gehiago euskal kulturea ezagutarazo eta zabaldu Euskal Herritik kanpo.

- Euskerearen inguruan eta euskeraz atondutako proiektua.

- Euskal Herri osoko musikariak batu, ahots bakarrra sortzeko.

- Lurralde euskaldun guziak hartu-emonetan jarri.

- Lurraldea balorizau hedadura handiko eta mugazgaindiko proiektu baten bidez.

- Euskal Herri osoko musikarien arteko sare bat bultzatu.

- Euskal rokaren eta musikearen eraberritze kulturala bai eta hizkuntzearen berpiztea ahalbidetu.


Proiektuak mugaz beste alderdiko musikariak eta Euroeskualdeko musikariak batu nahi ditu, izan be, talde teknikoen osoketea, partaidetzen hautaketea eta abar bertotik atondu gura dira. Diasporea proiektuari hasieratik lotzea eta parteharrarazotea da asmoa; helburuak dira diasporako musikariak parte-hartzea proiektuan, eta hemengo musikariak diasporara eroatea.

Lurraldea balorizau eta eredu handiko performance horren bidez, arreta eta interesa piztutea da asmoa; lurraldearen irudi bat aurkeztu ekitaldion eta dinamikearen bitartez.

Musikarien arteko sare bat bultzatu: lurraldean existiduten diran azpiegiturakaz, musikari sare bat sortu eta bultzatu, sorkuntza artistikoa eta ekinbide barriak babestu.

 

Esker 1000 egitasmoa (2018ko zemendiaren 24an, Baionan):

Hiru urteko plangintzan kokatzen da, 2018tik 2020era: hiru ekitaldi nagusi eta jarduera programa bat.

Euskal rockaren kantu mitiko baten bersinoa: Euskal Rock n rolling, Niko Etxart.

Lehen alkarretaratze honi buruzko bideo bat.

Helburua: 100 musikari batu lehen konzentrazinoan:


2019: Esker 1000 kontzertuz: 2019 urte amaieran:

- Ikuskizun bat.

- 11 kantu 1000 musikarientzat.

- Musika, bideoa eta dokumentala batzen dituan ikuskizuna.

- Hegoaldeko Euskal Herrian.



2020: Esker 1000 munduan:

- Ibilereari buruzko dokumentalaren zabalkundea.

- Ibilerearen aurkezpen orokorra.

- Diasporan eskainiko da lan berezia – Jaialdia 2020 Boise.

- Jarduera programea 2018 – 2019

- Proiektuari buruzko komunikazinoan, sentsibilizazinoan, pedagogian, eta beste arlo batzuetan oinarrituko diran jarduerak.


Esker 1000 danontzako da

- 1000 musikari: 300 kantari, 300 gitarrista, 200 bateria, 200 bajujole...

- Euroeskualdetik diran jente guziei zuzendua.

- Publiko zabala: musikazale, rockzale, euskal kulturazale...

- Publiko zabalari zuzendutako jarduerak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu