Bilboko Txotxongilo Jaialdiak badauka kartela

Bizkaie! 2018-11-16 12:18   Kulturea

Kartela Rocío Matosas Etchebarne artista eta antzerkigileak egin dau.

Zemendiaren 24tik abenduaren 2ra egingo dan 37. Bilboko Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdia iragarriko dauen kartelean betiko izenari eusten bajako be, Bilbao TX Puppet Festival testua gehitu da, TX letrak nabarmenduz txotxongiloen euren arimea islatu guran.

Kartela Rocío Matosas Etchebarne (Paysandú, Uruguai) artista eta antzerkigileak egin dau. Bilboko jaialdirako egindako lan honetan beste guztietan erabilitako oinarria dago, hau da, egilearen ikuspegi sortzailea, mundu hobeago baten alde.

Eskaera gehienak Europa eta Ameriketatik datozen arren, Asiako talde garrantzitsuenetako batzuek be parte hartzeko gogoa agertu dabe; Gure ustez, Bilboko Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdiak munduan zehar dauen proiekzinoak herrialde honetako lanak gure mugez bestaldera zabaltzen be laguntzen dau. Ez dago dudarik nazinoarteko jaialdi bat erakusleiho bikaina dala kanpora zabaltzeko, ahaztu barik berton parte hartzeak berak dakarren ospea, esan dabe antolatzaileek.

Aurtengo egitaraua hemen (.pdf 3.03 MB)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu