Hamabi bertsolari gaztek hartuko dabe parte VIII. Izeta Sariketan

Bizkaie! 2018-11-13 08:02   Bertsolaritzea

Hamasei eta 30 urte bitarteko Nafarroako hamabi bertsolarik hartuko dabe parte.

Datorren barikuan jokatuko dira gazte sariketako kanporaketa bi, Irurtzunen eta Lizarran. Hiru bertsolari sailkatuko dira saio bakotxetik, eta horreek jokatuko dabe finala, zemendiaren 23an, Elizondon.

Hamasei eta 30 urte bitarteko Nafarroako hamabi bertsolarik hartuko dabe parte barikuan hasiko dan Mariano Izeta Sariketan. Ondokoak dira hitzorduak:


Kanporaketea. Zemendiaren 16an, 20:00etan, Irurtzungo Pikuxar Alkartean (doban):

- Mikel Lasarte (Barañain)
- Amaia Elizagoien (Oronoz Mugaire)
- Saats Karasatorre (Etxarri Aranatz)
- Idoia Granizo (Altsasu)
- Patxi Castillo (Bera)
- Aitor Irastortza (Azpirotz)

Gai-jartzailea: Zigor Gartzia.


Kanporaketea. Zemendiaren 16an, 20:00etan, Lizarrako La Bota Peñan (doan):

- Sarai Robles (Barañain)
- Endika Legarra (Iruñea)
- Xabat Illarregi (Leitza)
- Irati Majuelo (Iruñea)
- Egoitz Gorosterrazu (Ituren)
- Josu Sanjurjo (Lesaka)

Gai-jartzailea: Maialen Kamino.


Finala. Zemendiaren 23an, 19:30ean Elizondoko Arizkunenean (5 euroko sarrerea):

- Irurtzungo lehen sailkatua.
- Lizarrako lehen sailkatua.
- Irurtzungo bigarren sailkatua.
- Lizarrako bigarren sailkatua.
- Irurtzungo hirugarren sailkatua.
- Lizarrako hirugarren sailkatua.

Gai-jartzailea: Maialen Belarra.

Kanporaketetan, honako lanak egin beharko ditue bertsolari parte-hartzaileek:

• 8ko handian binaka gaia emonda hiruna bertso.
• 8ko txikian binaka gaia emonda hiruna bertso.
• Bina puntu erantzun.
• Emondako berbeari bertso bana.


Zortzigarrenez, Izeta gogoan

Nafarroako Bertsozale Alkartea eta Baztango Udala dira Mariano Izeta Sariketearen antolatzaileak, eta Baztango Bertso Eskolea be ibilten da finala antolatzeko lanean. 2004an antolatu eben sariketea lehen aldiz, eta bi urtean behin jokatu da ordutik; tarte horretan, ondorengoak izan dira txapeldunak: Jon Barberena, Oier Lakuntza, Jon Elizetxe, Iñaki Aleman, Aimar Karrika, Saioa Alkaiza eta Joanes Illarregi.

Mariano Izetak (Elizondo, 1915-2001) herri kulturea eta batez be bertsolaritzearen alde egindako lan handia eskertzeko helburua dau haren izeneko sariketeak. Lanbidez erloju-konpontzailea zan Izeta, baina horrezaz aparte lan itzela egin eban herri kulturea eta ondarea batzen eta ezagutarazoten. Egindako guztiagaitik, Baztango seme kuttun izentau eben. Idazle, Nafar Izkuntza-ko kolaboratzaile, Euskaltzaindiako kide, Baztango hiztegien egile, mutil-jantzen sustatzaile... hamaika kontutan ibili zan Izeta.

Bertsolaritzea izan zan haren zaletasunik handienetakoa. 1936. urtean egindako lehen Nafarroako Bertsolari Txapelketan lagundu eta hortik aurrera hamaika bertso saio atondi zituan. Nafarroako Bertsozale Alkarteko ohorezko presidentea zan.

Izeta Sariketeak, garai batean jokatzen zan Xalto Sariketea edo igaz abiatutako Bertsokabi Sariketea legez, Nafarroako bertsolari gazte eta hasibarriei bultzadea emotea dau helburu, plazak eskainiz, euren bertsogintzea garatu eta ezagutzera emon deien.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu