'Azken indioak', Gatibu taldeak Texasen grabautako disko barria prest

Bizkaie! 2018-11-08 09:14   Musikea

Zemendiaren 12tik aurrera izango dira salgai Azken Indioak Birearen kontzertuetako sarrerak.

Zemendiaren 23an aurkeztuko dau Gatibu talde gernikarrak bere disko barria, oraintsu AEBetan, Texaseko Tornillo herriko Sonicranch estudioan grabautakoa: Azken indioak.

Musikearen, kulturearen eta euskerearen katebegitik sortu nahi izan dau lan berria taldeak. Barruko hausnarketeari, kanpoko begirada bategaz lagundu gura izan deutsie. Horretarako, Santi Garcia produktoreagaz ibili dira eskuz esku alkarlanean.

Diskoa kaleratu aurretik dagoeneko hainbat plaza ditu Gatibuk kantu barriak entzuteko zain. Kontuak kontu, zemendiaren 12tik aurrera izango dira salgai Azken Indioak Birearen kontzertuetako sarrerak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu